Gaztea
Sare sozialak
B. F. | EITB Media
Kataluniar artistak "Motomami" diskoko single berria argitaratu berri du. Abestiaren aurrerapenarekin gertatu zen bezala, bideoklipeko irudiek sare sozialak harrotu dituzte.
Rosalia, "Hentai"ren bideoklipean. YouTubeko bideo batetik ateratako irudia
Rosaliak Hentai izeneko abestia, "Motomami" disko berriko singleetako bat, publikatu berri du. Kantarekin batera, dagoeneko ikusgai dago Mitch Ryan zinemagileak zuzendutako bideoklipa.
Hentai hitz japoniarra da, "ezohiko" esan nahi duena. Baina ez da berbak duen adiera bakarra; izan ere, animearen munduan "perbertitu" kategoria izendatzeko erabiltzen da. Hentaia helduentzako manga genero pornografikoa da. Kategoria honetako marrazki bizidunetan sexu harreman esplizitu eta ezohikoak dira nagusi, baita parafilia sexualak ere.
Helduentzako edukiak diren aldetik, hentai animea bideo plataformetan eta bideo-jokoetan ikus daiteke, eta ez da telebistan emititzen.
Rosaliak TikToken egin zuen abestiaren aurrerapenarekin gertatu bezala, Hentairen kaleratzeak polemika piztu du. Alde batetik, artistaren single berriaren letra lizuna eta inozoa dela kritikatu dute sare sozialetako hainbat erabiltzailek. Bestetik, "El Mal Querer" aurreko diskoarekin alderaketa eginda, "Motomami"n emandako jauzi kualitatibo negatiboa salatu dute askok.
Musikariak, bere aldetik, diskoaren promozio lanekin jarraitzen du, dituen baliabide guztiekin. Hala, Hentairen aurrerapenaren ondotik, honako esaldia publikatu zuen sare sozialetan: "Hentairen letragatik gogaituta daudenak: ondo al zaudete?".
Las personas q os está molestando la letra de Hentai estáis bien??
— R O S A L Í A (@rosalia) January 16, 2022
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.