Gaztea
Musika
B. F. | EITB Media
Azpetiako Sare Eguna, Orozko Rock eta Biarritz Olympique errugbi taldearen azken jardunaldiaren bueltan zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da aste bukaeran.
Sua taldea. Argazkia: Sua
Musikaz lepo dator maiatzeko hirugarren asteburua. Besteak beste, Sua, Huntza, Ezpalak, Reincidentes eta Skabidean taldeen zuzenekoak izango dira ikusgai.
Ostirala
Gernikako Aterpe tabernan, Odolkiak Ordainetan eta Orreaga 778 taldeen kontzertuak izango dira, debalde, 22:00etatik aurrera.
Ortuellako jaietan, Huts eta Reincidentes taldeak arituko dira, 22:30etik aurrera. Gaua borobiltzeko, Trikizio erromeria taldearekin dantzaldia.
Orozko Rock jaialdiaren baitan, Kurkuma, Eraso, Viva Belgrado eta Sua zuzenean ikusteko aukera izango da Orozkon, 20:00etatik aurrera. Sarrerak, 15 euroren truke.
Bilbon, Fuel Fandango taldeak Santana 27 aretoan joko du, 22:00etan. Hemen eros daitezke sarrerak, 25 euroren truke. Igandean Iruñeko Zentralen arituko dira, 18:30etik aurrera.
Larunbata
Larunbatean, Biarritz Olympique Pays Basque errugbi taldeak aurtengo denboraldia itxiko du, ligako azken partidarekin. Kirol jardunaldia bukatuta, Huntzak zuzenekoa eskainiko du Aguilera estadioan, partidako publikoarentzat. Gazteak sei gonbidapen bikoitz zozkatu entzuleen artean.
Azpeitian, Sare Egunaren egitarauaren baitan, Mafalda eta Skabidean taldeek kontzertua emango dute San Agustin Kulturgunean.
Orozko Rocken bigarren egunean, Toundra, Los Brazos, The Lizards, The Riff Truckers, Ezpalak eta Niña Coyote & Chico Tornado igoko dira oholtzara, 20 euroko sarreraren truke (asteburu osoko bonuak 30 euro balio du eta hemen eros daiteke).
¿ ORDUTEGIAK/HORARIOS ¿
— OrozkoRock (@orozkorock) May 1, 2022
¿ MAIATZAK 20-21 MAYO ¿
¿ @toundra, #Kurkuma, @ERASO_rock, #Sua, @CoyoteTornado, @vivabelgrado, @LosBrazos, #TheLizards, #Theclayton, #Ezpalak, #TheAndrasShow ¿
¿¿ Sarrerak/Entradas:
¿ Itxina taberna (Orozko)
¿ https://t.co/ohtKoiECBu pic.twitter.com/8z8pKFhYd7
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.