Gaztea

Telebista

Inaxio Perurena harri-jasotzaileak aho bete hortz utzi ditu ‘Got Talent’eko epaimahaikideak

B. F. | EITB Media

Leitzako kirolariak erakustaldi aparta eskaini du talentu lehiaketan, 111 kiloko harria borobila lepoan hartuta. Harria jasotzeaz gain, oreka ariketa paregabea egin du prime time ordutegiko programa entzutetsuan.

  • Inaxio Perurena

    Inaxio Perurena. Telecinco.es-etik ateratako irudia

Inaxio Perurena 'Got Talent' talentu lehiaketan izan da bart, harri-jasotze erakustaldia egiten.

Hasi aurretik, epaimahaikideei gerturatu eta harria ukitzeko eskatu die Perurenak. Gero, 111 kiloko harria jaso eta hamar bira eman dizkio, lepoaren bueltan.

Bukatzeko, harria sorbaldan hartuta, epaimahaikideen eta publikoaren artetik igaro da leitzarra. Iñaki Perurenaren semeak ikusleen zein epaimahaikideen txalo artean bukatu du erakustaldia. Epaiaren unean, hiru baiezko eta ezezko bat eskuratu ditu Perurenak.

Saioaren jarraitzaileak ere harritu ditu Perurenak; izan ere, leitzarraren emanaldiaren inguruko hainbat iruzkin ikusi ditugu Twitterren.