Gaztea
Maitasuna
Singles day: gertu ditugu, “etxerako modukoak” dira, eta ez dute bikotekiderik (edo hori uste dugu)
B. F. | EITB Media
Azaroaren 11n “Singles day” ospatzen da, bikotekiderik ez duen jendearen eguna. Erredakzioan zerrenda pasatzen hasi gara, eta hainbat izen otu zaizkigu.
"Singles day" edo bikotekiderik gabeko jendearen eguna da azaroaren 11. Ospatzeko, gure aurpegi ezagunei erreparatu, eta zerrenda bat osatu dugu Gazteako erredakzioan, ustez (datu ofizialik gabe) bikotearen kutxatxoa hutsik dutenen artean.
Euskal kulturako zein pertsonak altxatuko luke eskua, dena emanez, Beyonceren "Single Ladies" abestian? Hona gure apustua!
Kiliki Frexko
Guk dakigula, bikotekiderik gabe dago Chill Mafiako kidea. Hala ere, sare sozialetan ikusi dugunez, maitasunaren inguruan badu zer esana: "gizon alfei" ligatzeko gomendio ironikoak ematen ikusi dugu TikToken.
si kereis mas konsejos sobre komo ser un jambiko alfa segirme en tiktok antes d k me zierren la kuenta¿¿¿¿ pic.twitter.com/wM6TKwKY1E
— kiliki freXko AKA putasemerik semeena¿¿ (@pffffajjaj) September 29, 2022
Idoia Asurmendi
Arabar artistak musikarekin lotutako informazioa publikatzen duen arren, noizbait bere egunerokoaren leihoa zabaltzen digu Instagramen. Lagunekin inguratuta, bidaia zoragarrietan ikusi dugu Idoia azkenaldian.
Eneko Sagardoy
Irati filmaren eta Moto antzezlanaren aurkezpenetan buru-belarri ikusi dugu durangar aktorea azkenaldian. Bikotekiderik ote duen ez dakigun arren, bihotza maitasunez gainezka duela esan daiteke bere agerpen publikoetan ikusten dugunagatik.
Andoni Ollokiegi
"Dida!"ko kolaboratzaileari zuzenean galdetu ez diogun arren, bere Twitter kontuan aurkitu dugu erantzuna. Bikotekide bila dabil, baina "bizitza errealean" aurkitu nahi du.
Tinder kendu det produktu bat bezela ikusten nulako nire burua merkatu batean konpetitzeko eta ez gauza erreala balitz bezala, hemendik aurrera nirekin ligatu nahi dunak bizitza errealean hitz egitea hobe ¿ muxutxu bat.
— Andoni Ollokiegik beldurtzen nau ¿ ¿ ¿ (@andoni_o) November 5, 2022
Iban Garcia
Zerrendan falta ezin zitekeen profila: influencer bat. Telebistan zein sare sozialetan sekulako arrakasta izaten ari den arren, ohikoak dira bere maitasun dramen inguruko publikazioak. Bikotekidea nahi bai, baina, goitik behera ibilita, izango ote du astirik pertsona berezi horri behar duen denbora eskaintzeko?
Twin Melody
Ordiziako bikiek ez dute euren bizitza pertsonalaren inguruko informaziorik zabaltzen. Hala ere, egiten dituzten challenge eta trenden artean, maitasunaren inguruko baten bat ikustea gustatuko litzaiguke.