Gaztea

Jaialdiak

Doctor Deseo, La Furia eta Euskal Trabestiak batuko dira ZEID Festera

B. F. | EITB Media

Jaialdia apirilaren 1ean izango da, Barakaldoko BEC!en. Sarrerak eskuragarri daude jada, festibalaren webgunean.

  • ZEID Fest 2023

    ZEID Fest 2023

Albisteak (1)

ZEID Festek izen berriak iragarri ditu gaur goizean: Doctor Deseo, La Furia, Elektropottotte Emakumeen Txaranga eta Albina Stardustek zuzendutako Euskal Trabestiak izeneko showa.

Gaur ezagutu ditugun partaide berriez gain, bertaratzen direnek La M.O.D.A., Gozategi, Zahara Rave, Don Patricio, Nøgen, Esne Beltza,Txiltxoko, Samantha Hudson, Kukai, Eñaut Elorrieta, Skabidean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots,Olaia Inziarte, Kerobia eta La Fúmiga taldeez gozatzeko aukera izango dute.

Sarrerak

ZEID Festen bigarren edizioko tiketak salgai daude dagoeneko, hemen. Gainera, orain erosiz gero eta GAZTEAZEIDFEST kodea erabiliz gero, deskontu txiki bat izango duzue.

 
Gaztea, ZEID Festen irrati ofiziala

Gaztea izango da Zeid Fest 2023ko irrati ofiziala, eta eduki esklusiboak aurreratuko ditugu, bai irratian zuzenean, baita webgunean eta sare sozialetan ere.