Gaztea
Benidorm Fest
B. F. | EITB Media
Ordiziar bikotea Benidorm Festeko lehen finalerdiko galan lehiatu da bart, beste zortzi lehiakiderekin batera.
Twin Melody, Benidorm Festen. YouTubeko bideotik ateratako irudia
Bart emititu da 2023ko Benidorm Festeko lehen finalerdia, Agoney, Alice Wonder, Aritz, Fusa Nocta, Megara, Meler, Sharonne, Sofia Martin eta Twin Melody artisten zuzenekoekin.
"GU" saioan gogotsu zeudela kontatu ziguten arren, Twin Melody ahizpek finalean sartzeko aukera galdu dute. Izan ere, "Sayonara" abestiaren zuzenekoak ez du publikoa konkistatu.
Gaztean aurreratu bezala, ikuskizun koloretsua eskaini dute ahizpa bikiek. Dantzariz inguratuta, koreografia ikusgarria eskaini dute. Hori gutxi balitz bezala, errekor bat hautsi dute: Benidorm Festeko oholtza gainera eraman dute euskara, lehen aldiz.
Euskal tiktoker biralenek azken aurreko postua eskuratu duten arren, publikoak eta sare sozialetako erabiltzaileek bi ahizpei agertutako babesa erabatekoa izan da.
Zer da boto demoskopikoa?
Profesionalen epaimahaiak (% 50), publikoak (% 25) eta epaimahai demoskopikoak (% 25) izan du azken hitza. Gaueko ikuskizunetatik lau artistek lortu dute larunbat honetako (otsailak 4) final handirako sailkatzea: Agoney, Alice Wonder, Fusa Nocta eta Megara.
Iazko legez, boto demoskopikoaren gaiak hautsak harrotu ditu Benidorm Festeko zaleen artean. Lehiaketako antolatzaileek azaldu dutenez, inkesta bat bete duten 350 pertsonek osatzen dute epaimahai demoskopikoa. Talde horren ezaugarriak, baina, ez dira ezagutarazi eta horrek zaleen mesfidantza piztu du.
El criterio que tienen los del jurado demoscópico #BenidormFest2023 pic.twitter.com/9C1KwtTM5O
— Delacruz (@delacruzphto) February 1, 2023
Se filtra una imagen del jurado demoscópico:#BenidormFest2023 pic.twitter.com/5ppbrUz2Ci
— david (@daviiidcarrillo) January 31, 2023
Bigarren finalerdia
Ostegun honetako bigarren finalerdian beste zortzi musikariren zuzenekoaz gozatzeko aukera izango da, 22:00etatik aurrera, RTVEren La 1 katean.
Alfred García, Blanca Paloma, E'Femme, Famous, José Otero, Karmento, Rakky Ripper, Siderland eta Vicco izango dira gaueko protagonistak.
Puntu gehien lortzen dituzten lau partaideak beste lau finalistekin lehiatuko dira, eta irabazleak espainiar Estatua ordezkatuko du Eurovisionen. Liverpoolen izango da aurtengo edizioa, maiatzaren 13an.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.