Gaztea
Gaztea Sariak
Gaztea
Edukiera handituta, hainbat sarrera jarri ditugu eskuragarri, baina berehala agortu dira. Gala jarraitu nahi duenak streaming bidez ikusteko aukera izango du.
Gaztea Sariak 2023
Martxoaren 2an izango dira aurtengo Gaztea Sariak, Bilboko Euskalduna Jauregiko Urban Hall espazioan. Ekitaldia iragarrita, sarrerak hiru orduan bukatu ziren. Horregatik, edukiera handitu eta sarrera gehiago eskuragarri jartzea erabaki zuen Gazteak.
Bigarren salmenta honek lehenengoaren marka hautsi du: 10 minutuan bukatu dira sarrerak. Sarrerak 12:00etan jarri dira eskuragai, eta dagoeneko agortuta dira.
Tiketak lortu dituztenek ETS eta Süne, Sua, Neomak eta Merina Gris artisten zuzenekoak ikusteko aukera izango dute. Bestela, sari banaketa streaming bidez ikusteko aukera izango da, Gaztearen YouTube kanalean eta webgunean.
Sariak banatuta eta gaua ixteko, Bulego taldearen kontzertu berezia egongo da.
Festa handirako propio prestatutako espazioan, photocalla, "GU" saio berezia eta iragartzen joango garen beste hainbat sorpresaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
¿¿GAZTEA SARIAK¿¿
— Gaztea (@gaztea) February 3, 2023
Osatu dugu kartela¿
¿Martxoak 2, @Euskalduna_eus
¿@EnTolSarmiento, SÜNE, @7neomak, SUA, @MerinaGris eta @bulegotaldea|ren zuzenekoak
¿@GuGaztea berezia, bertatik
¿Alfonbra gorria
¿Erreserbatu otsailaren 6tik aurrera (doan)
¿¿https://t.co/Edm5fej1xI pic.twitter.com/j07Y5qNbQr
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.