Gaztea
Gaztea Sariak
Gaztea
17:00etatik 19:30era bitartean, Gaztea Sarien atarikoaren kontaketa egingo digute Maite Garmendiak, Alain Perezek eta Ibon Fernandezek. Alfonbra gorriko photocallean, berriz, Jon Fernandezek emango digu heltzen diren gonbidatu guztien berri.
"GU" saio berezia
"GU"ko lantaldeak girotuko du 2023ko Gaztea Sarien atarikoa, Euskaldunako Urban Hall espaziotik zuzenean. 17:00etan hasi eta 19:30era bitartean, Maite Garmendiak, Alain Perezek eta Ibon Fernandezek galaren aurretik gertatuko den guztia kontatuko digute, gonbidatuz lepo datorren programa berezian.
Gonbidatuen artean, sari banaketan zuzenean joko duten artistak: Merina Gris eta Neomak. Baita Bulego taldeko Tom ere, emango duten kontzertu berezia hizpide.
Baina dena ez da musika izango, glamourrak ere izango baitu bere lekua. Alfonbra gorriko photocalletik zuzenean izango dugu Jon Fernandez lankidea, iristen doazen aurpegi ezagunekin konexioak egiteko.
Saio berezia borobiltzeko, aurtengo Gaztea Sarietako lehen garaikurra zuzenean emango dugu. Fandom onena duen euskal artistak "GU"ren setean jasoko du saria.
Gaztean entzuteaz gain, streaming bidez ere jarraitu ahal izango da saio berezia, gure YouTube kanalean eta webgunean.
Irratia zuzenean
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.