Gaztea

ARF

Band of Horses, Azkena Rock Festivaleko kartelburu berria

B. F. - N. V. | EITB Media

AEBko bandak aurten Europan emango duen kontzertu bakarra izango da. Horrekin batera, Queens of the Stone Age, Sheryl Crow eta Jane’s Addiction ikusteko aukera izango da Gasteizen, ekainaren 20tik 22ra.

  • Band of Horses

    Band of Horses. Argazkia: @bandofhorses

Azkena Rock Festival (ARF) jaialdiak kartelburu berria iragarri du: Band of Horses. Queens of the Stone Age, Sheryl Crow eta Jane's Addiction izen handiei batuko zaie AEBko banda, aurten Europan emango duen kontzertu bakarrean. ARF ekainaren 20tik 22ra egingo da, Mendizabalan (Gasteiz).

Aipatutakoaz gain, izen gehiago jakin ditugu gaurkoan: Mavis Staples, L7, Redd Kross, Warren Haynes Band, Demolition 23, The Real McKenzies, Bonafide, La Perra Blanco, Whispering Sons eta Entropia gasteiztarrak.

Gurera etorrita, euskal eszenako hainbat izen bilduko ditu jaialdiak: Pi L.T., Brigade Loco, Txopet, Ezpalak eta Lendakaris Muertos.

Ostegunean (ekainak 20), Jane's Addiction, Ty Segall, Tarque & La Asociación del Riff, Bonafide, Whispering Sons, Brigade Loco eta Txopet ikusiko ditugu oholtza gainean.

Ostiralean (ekainak 21), ostera, Queens of The Stone Age, L7, Arde Bogotá, Glen Hansard, Demolition 23, Redd Kross, The Rain Parade, La Perra Blanco, The Real McKenzies, The Black Halos, Dea Matrona eta Ezpalak.

Azken egunerako (ekainak 22), honako menua prestatu du ARFk: Band Of Horses, Sheryl Crow, Mavis Staples, Warren Haynes Band, St. Paul & The Broken Bones, All Them Witches, Psychedelic Porn Crumpets, The Detroit Cobras, The Pleasure Fuckers, Lendakaris Muertos, Pi L.T., Moonshine Wagon eta Entropía.

Sarrerak

Bonoak dagoeneko salgai daude, 169,50 euroan (109,50 euroan 15-23 urtekoentzat eta doan adin txikikoentzat), Azkena Rock Festivalen webgunean.

Eguneko sarrerak otsailaren 14an jarriko dituzte eskuragarri, 10:00etatik aurrera.