Gaztea

Musika

Musika elektronikoak ongizate emozionalean eragiten duela frogatu du EHUk

B. F. | EITB Media

Euskal Herriko unibertsitateak Dantz laborategiarekin egindako ‘Soul Minds’ ikerketaren arabera, harreman zuzena dago musika elektronikoaren kontsumoa eta ongizate emozionalaren artean.

  • Tina, Karne Kulture dj kolektiboko kidea

    Tina, Karne Kulture dj kolektiboko kidea

Euskal Herriko Unibertsitateak Dantz laborategiarekin egindako 'Soul Minds' ikerketaren arabera, harreman zuzena dago musika elektronikoaren kontsumoa eta ongizate emozionalaren artean.

Bi fasetan egin dute estudioa. Lehen fasean, 222 lagunek (74 emakume, 143 gizon eta 5 pertsona ez bitar) hartu dute parte. Denek identitatearen, musika gustuen eta osasun emozionalaren inguruko galderak erantzun dituzte.

Bigarren fasean, ikerketaren alderdi enpirikoa garatu zuten, Donostiako Dantz Festivalen elkartu zituzten 25 boluntariorekin.

Azterketa bukatuta, honako ondorioetara iritzi dira ikertzaileak: musika elektronikoak zoriontasuna, lasaitasuna, poza, nostalgia eta samurtasuna pizten ditu.

7:40

Artistak, beste aldean

Elektronika zaleen ongizatean eragina positiboa den arren, artisten kasuan kontrako fenomenoa ematen dela esan daiteke.

Izan ere, 2019an Westminstergo Unibertsitateak MusicTankekin egindako ikerketan, elkarrizketatutako musikarien (2.211 lagun) % 68,5ek depresio sintomak izan dituela aitortu zuten eta % 71,1ek noizbait antsietate larria eta izu-atakeak izan dituztela.

Denoi eragiten diguten ohiko ezinegonez gain, ordutegi gautarrek, bizitza erritmo azkarrek eta sentitzen duten presioak kalte egiten die artisten oreka emozionalari.