Gaztea

ZEIDFEST Gaztea

ZEIDFEST Gazteak laugarren edizioa izango du, Crystal Fighters, Betagarri eta Iseo & Dodosoundekin

B. F. | EITB Media

19:13an, BECeko musika programazioa eten, eta iragarpen berezia egin dute jaialdiko antolatzaileek. Datorren urtean ere izango da ZEIDFEST Gaztea, apirilaren 5ean.

  • Crystal Fighters

    Crystal Fighters

ZEIDFEST Gaztearen laugarren edizioa egongo dela iragarri dute jaialdiko antolatzaileek, gaur, BECen.

Musika eten, eta Nerea Reparaz "Gaur Egun" albistegiko aurkezlea agertu da pantailan, denok espero genuen berria emateko: apirilaren 5ean izango da 2025eko ZEIDFEST Gaztea.

Gainera, bertan ikusi eta entzungo ditugun hiru talderen izenak aurreratu ditu ETB1eko kazetariak: Crystal Fighters britainiarrak, Betagarriren elkarretaratzea eta Iseo & Dodosound nafar bikoa.