Gaztea

Sareetan ikusia

Aitana, Sebastian Yatra, Anna Castillo eta Alvaro Mel, Euskal Herrian oporretan

B. F. | EITB Media

Jarraitzen ditugun hainbat artistek Euskal Herria aukeratu dute asteburu pasa egiteko. Sebastian Yatra eta Aitana musikariak Gipuzkoan izan dira, eta Anna Castillo eta Alvaro Mel aktoreak, ostera, Bilbon.

  • Sebastian Yatra, Donostian

    Sebastian Yatra, Donostian. Argazkia: @sebastianyatra

Azkenaldian albiste izan dira Aitana eta Sebastian Yatra, elkarrekin ateratako "Akureyri" kanta tarteko. Abestiaren promozioaren baitan, duela hilabete batzuk banatu ostean, euren bikote harremanari bigarren aukera bat eman diotela uste dute zaleek.

Elkarrekin ikusi ez ditugun arren, Gipuzkoan igaro dute asteburua. Sebastian Yatra Donostian izan da, lagunen konpainian, gure gastronomiaz eta paisaiez gozatzen. Besteak beste, Gros auzoko Bodega Donostiarra tabernan bazkaldu du kolonbiar artistak, eta Haizearen Orrazia bisitatu du bi lagunen konpainian.

Aitana ere lagunez inguratuta ikusi dugu bere sare sozialetan, Arantzazu inguruetan. Gainera, Aritz Aranburu surflari getariarrarekin egon da abeslaria, Instagrameko storietan ikusi dugunez.

Anna Castillo eta Alvaro Mel, Estoparen Bilboko kontzertuan

Anna Castillo eta Alvaro Mel aktoreak ere gurean izan ditugu egunotan, Estopa bikoak Barakaldoko BEC!en emandako kontzertuan. Castillok bere sareetan publikatu duenez, gaixorik igaro du asteburua. Hala ere, ez du kataluniar bikoarekin zuen hitzordu hunkigarria galdu.

Netflixeko 'Un cuento perfecto' telesailaren grabaketan ezagutu ziren bi aktoreak, eta publikoki bikotekide ote diren argitu ez duten arren, elkarrekin ikusi ditugu ordutik.