B Aldea
Lorea Argarate
Adimen artifizialaren Eurovision, melodia erregistratuak, Ken Zazpi eta Twin Melody
Adimen artifizialaz sortutako musika izan du hizpide Lorea Argaratek "B Aldea"n.
-
Yaboi Hanoi, IA Song Contest lehiaketako irabazlea. Argazkia: @yaboihanoi
15:34 min
Ohi bezala, teknologia eta kultura uztartu ditu Lorea Argaratek bere "B Aldea"ko tartean. Zehazki, adimen artifizialak sortutako musikaren gaiari helduta, IAren (inteligentzia artifiziala) bitartez sortutako abestien Eurovision antzeko bat ekarri digu: AI Song Contest.
Bestela, melodiak erregistratzen ari diren artisten inguruan aritu da kolaboratzailea. Eta hortik tiraka, Ken Zazpi taldearen abesti batzuek beste kanta batzuekin duten antzaz hizketan bukatu du tartea.