cerrar buscador

Inteligentzia artifiziala

1 / 5 Hurrengoa
Inteligentzia artifiziala arautzen duen munduko lehen legea berretsi du Europako Parlamentuak

Inteligentzia artifiziala arautzen duen munduko lehen legea berretsi du Europako Parlamentuak

Aurreikuspenen arabera, Europar Batasunak datozen asteotan onartuko du behin betiko legea, baina 2026ra arte ez da indarrean sartuko. Berrikuntza eta bikaintasun teknologikoa bultzatu bai, baina herritarren giza eskubideak babestuta. Hori da helburua.
Auzitegi Nazionalak eutsi egin dio Worldcoini irisaren datuak biltzeko ezarritako debekuari

Auzitegi Nazionalak eutsi egin dio Worldcoini irisaren datuak biltzeko ezarritako debekuari

Worldcoin enpresak helegitea jarri zion Datuak Babesteko Espainiako Agentziak otsailaren 26an emandako aginduari. Administrazioarekiko Auzien Aretoak errekurtsoa atzera bota du ebazpen batean.
Sanchezek iragarri du Adimen Artifizialaren Hizkuntza Eredu bat sortuko dutela Estatuko hizkuntza ofizialetan

Sanchezek iragarri du Adimen Artifizialaren Hizkuntza Eredu bat sortuko dutela Estatuko hizkuntza ofizialetan

AAko Lengoaia Sortzeko Eredu Handi bat sortuko dutela iragarri du Espainiako presidenteak bai gaztelaniaz baita Estatuko gainerako hizkuntza koofizialetan ere (euskara, galiziera eta katalana) "berariaz" entrenatuta, kode "ireki eta garden" batekin.
Iker Pastor: Hurrengo urteetan jasangarritasuna izango da adimen artifizialaren garapenean ezinbestekoa

Iker Pastor: "Hurrengo urteetan jasangarritasuna izango da adimen artifizialaren garapenean ezinbestekoa"

Iker Pastor Deustuko Informatika Ingenieritzan irakaslea eta Konputazio eta Sistema Adimenduko Masterreko zuzendaria da. Bere ibilbideaz gain adimen artifizialak gaur egun dituen hainbat erabilpenei buruz aritu gara Pastorrekin.
Familien % 9k soilik jartzen dizkiete adimen artifiziala erabiltzeko mugak seme-alabei

Familien % 9k soilik jartzen dizkiete adimen artifiziala erabiltzeko mugak seme-alabei

Ikerketa baten arabera, familien % 60 adimen artifiziala ikastetxeetan erabiltzearen aldekoak dira. Halaber, ikasleen % 82k onartu dute inoiz erabili duten teknologia bat dela.
Adimen artifiziala auzi etikoaren balantzan

Adimen artifiziala auzi etikoaren balantzan

Imaginatzen ez genuen lekuetara iritsi da adimen artifizialaren oihartzuna eta sortu duen ilusio zein kezkaz jardun dugu Ane Iturzaeta informatika ingeniariarekin eta Nagore Barrena Euskal Unibertsitateko irakasle eta ikaslearekin. Bakoitzaren lana eta ikerketak ere azaldu dizkigute.
'The New York Times'ek Microsoft eta OpenAI salatu ditu bere testuak baimenik gabe erabiltzeagatik

'The New York Times'ek Microsoft eta OpenAI salatu ditu bere testuak baimenik gabe erabiltzeagatik

Salaketan, GPT-4k (OpenAIren produktuetako bat) sortutako hainbat testuren adibideak jazo ditu egunkariak. Testu horiek ia ezin dira bereizi hedabideak argitaratutako ikerketa batzuetatik.
Gizakiak beldur handiagoa eman beharko liguke adimen artifizialak baino

"Gizakiak beldur handiagoa eman beharko liguke adimen artifizialak baino"

Adimen artifiziala gizakia baino adimentsuagoa izango al da? Kolokan al daude gizakion lanpostuak? Erakundeek AI kontrolatu beharko lukete? Horrelako galderak egin dizkio IYMC nazioarteko matematika lehiaketan Espainiako onena izan den Alain Castillo 15 urteko ikasleak Gorka Azkune ikerlariari
Adimen artifiziala arautzeko munduko lehenengo legea onartu du Europar Batasunak

Adimen artifiziala arautzeko munduko lehenengo legea onartu du Europar Batasunak

Identifikazio biometrikoaren erabilera da puntu garrantzitsuenetako bat, adimen artifizial generatiboarekin batera.
EBk gaur jarraituko du adimen artifizialaren legearen inguruko negoziazioekin, akordiotik gertuago

EBk gaur jarraituko du adimen artifizialaren legearen inguruko negoziazioekin, akordiotik gertuago

EFE agentziak aipatutako iturrien arabera, EBko erakundeek aurreakordioa lortu dute ChatGPT eta antzeko sistemen oinarri diren fundazio-ereduak arautzeko arauei buruz.
Bizkaiko gazte talde batek poltsikoko lupa adimendun bat sortu du, testu bat audio bihurtzeko bi segundotan

Bizkaiko gazte talde batek poltsikoko lupa adimendun bat sortu du, testu bat audio bihurtzeko bi segundotan

Bizkaiko gazte talde batek Estatuan aitzindaria den gailu bat sortu du, adimen artifizialaren bitartez, testuak audio bihurtzeko. Ikuspen murriztua duten pertsonekin batera diseinatu dute, eta 2024aren hasieran egongo da eskuragarri.

Mikel Artetxe: Duela 5-6 urte inork ez zuen uste adimen artifizialaren bilakaera hain azkarra izaterik

Mikel Artetxe: "Duela 5-6 urte inork ez zuen uste adimen artifizialaren bilakaera hain azkarra izaterik"

Hizkuntza eredu handien arloan egindako ikerketengatik sariak pilatu ditu informatikari zarauztar gazteak. Euskal Herriko Unibertsitateko jarduna eta kide batzuekin sortu berri duen konpainiakoa uztartzen ditu gaur egun. Adimen artifizialaren barrunbeetan zertan ari diren galdetu diote Faktorian.
2024ko udaberrian hasiko dituzte Zorrotzaurreko Parke Teknologikoaren lanak

2024ko udaberrian hasiko dituzte Zorrotzaurreko Parke Teknologikoaren lanak

Adimen Artifizialaren Euskal Zentroa egongo da Euskako Parke Teknologikoko Bilboko Campusaren aurreneko eraikinean. Garai bateko industria eremura talentua eta berrikuntza erakartzeko proiektua da.

Urko Zurutuza: Adimen Artifiziala erregulatu gabe negozio bihurtu den bonba da. Ea nora eramaten gaituen

Urko Zurutuza: "Adimen Artifiziala erregulatu gabe negozio bihurtu den bonba da. Ea nora eramaten gaituen"

Adimen Artifizialean erreferente eta aitzindari den Openei AI enpresako burua, Sam Altman, kanporatu izanak sektorea astindu du. Hala kontatu digu Urko Zurutuza Mondragon Unibertsitateko ikerlari eta data analisian adituak.
Googlek Barden iruzurrezko bertsio bat salatu du, biktimen sare sozialen kredentzialak lapurtzen dituena

Googlek Barden iruzurrezko bertsio bat salatu du, biktimen sare sozialen kredentzialak lapurtzen dituena

Adimen artifizial sortzailearen tresnen ospea handituz doa eta ospe hori ziberkriminalek ere baliatzen dute.
Horrelakoa da ''Now & Then'' Beatlesen azken abestia, adimen artifizialaren laguntzarekin sortua

Horrelakoa da ''Now & Then'' Beatlesen azken abestia, adimen artifizialaren laguntzarekin sortua

Hil eta ia 43 urtera, John Lennonen ahotsa Paul McCartenyren eta Ringo Starren doinuekin batera entzuten da abesti berri batean. Lennonen ahotsa 70eko hamarkadaren amaieran bere etxean egindako grabazio batetik hartu dute, Adimen Artifiziala erabiliz.

Arantza Diaz de Ilarraza, adimen artifizialaren aintzindaria Euskal Herrian

Arantza Diaz de Ilarraza, adimen artifizialaren aintzindaria Euskal Herrian

80ko hamarkadan egin zuen ikerketan gaur egun ezagutzen duen CHAT GPT-aren aurrekaria izan litekeena sortu zuen Diaz de Illarrazak. Faktorian aitortu digu orduan gutxi imajinatzen zuela noraino iritsiko ziren algoritmoak
Irati Rodriguez: ''Adimen artifiziala kopilotu bat izan behar da, gure lana erraztuko duen baliabidea''

Irati Rodriguez: ''Adimen artifiziala kopilotu bat izan behar da, gure lana erraztuko duen baliabidea''

Irati Rodriguezek Hupi enpresan egiten du lan estrategia eta koordinazio arduradun gisa. Euskal enpresetan adimen artifiziala aplikatzeko prozesuan laguntzen dute. Dioenez, adimen artifizialaren atzean matematika dago, ez da zientzia fikzioa ezta magia ere.

ChatGPTk Interneteko egungo informaziorako sarbidea du dagoeneko

Hala, ChatGPTk informazio osoa eta iturrietarako zuzeneko estekak eskaini ahal izango ditu, 2021eko irailetik aurrerako informazioa erakustea eragozten zion muga atzean utzita.
Javier Dieguez (Cyberzaintza): Norbanakoei eragiten dieten ziberdelituak hazi dira gehien

Javier Dieguez (Cyberzaintza): "Norbanakoei eragiten dieten ziberdelituak hazi dira gehien"

Javier Dieguez Cyberzaintzaren zuzendari nagusiak azaldu du Eusko Jaurlaritza, aldundiak eta udalak barne hartuko dituen lehenengo zerbitzua izango dela.
Adimen artifiziala: berdintasunerako aukera edo mehatxua?

Adimen artifiziala: berdintasunerako aukera edo mehatxua?

Mezu matxistak ugaritzen ari dira gazteen artean? Adimen artifiziala erronka berria da feminismoarentzat? Saioa Asua Lauaxeta Ikastolako irakaslearekin aztertu dugu.

Inteligentzia artifizialarekin manipulatutako adingabeen argazkiak: Ba al dago araudirik?

Inteligentzia artifizialarekin manipulatutako adingabeen argazkiak: Ba al dago araudirik?

Nerabe batzuk Adimen Artifizialarekin neskato batzuren irudiak manipulatu eta sare sozialetan partekatu ondotik, Jorge Campanillas abokatu eta Zuzenbide Digitalean adituak AAren erabilera arautzen duen arau-esparrurik dagoen ala ez azaldu du.

Bildarratzek ukatu egin du EAEn Extremadurakoak bezalako neska biluzien simulazio kasurik dagoela

Bildarratzek ukatu egin du EAEn Extremadurakoak bezalako neska biluzien simulazio kasurik dagoela

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak esan du Jaurlaritzak ez duela Almendralejo bezalako kasuen berririk izan, baina kezka hor dagoela gaineratu du, bai gizartearentzat, bai ikastetxeentzat.

Adimen artifiziala erabilita hainbat adin txikikoren argazkiak manipulatu eta biluztu dituztela salatu dute

Adimen artifiziala erabilita hainbat adin txikikoren argazkiak manipulatu eta biluztu dituztela salatu dute

Extremadurako hainbat adin txikikoren gurasoek salatu dutenez, beren alaben argazkiak manipulatu eta sarean zabaldu dituzte. Polizia Nazionalak ustezko egileak identifikatu ditu eta gutxienez zazpi biktimari deklarazioa hartu die.
Enpresa nafar batek garatu duen teknologiari esker ikuslearen emozioetara egokitutako filmak sortu ahal dira

Enpresa nafar batek garatu duen teknologiari esker ikuslearen emozioetara egokitutako filmak sortu ahal dira

Emotional Films enpresak garatu duen teknologiari esker, filmak denbora errealean egokitzen dira ikuslearen emozioen arabera.

Minbiziaren detekzio goiztiarrean Adimen Artifizialak bere lekua egin du, eta oso emaitza onekin

Minbiziaren detekzio goiztiarrean Adimen Artifizialak bere lekua egin du, eta oso emaitza onekin

Euskal Herrian hainbat esparrutan hasi dira integratzen; besteak beste, minbizia detektatzeko. Entseguaren arabera, adimen artifizialari esker sanitarioen lan karga %44 murriztu zen.

Adimen Artifizialak bularreko minbizi kasu gehiago identifikatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera

Adimen Artifizialak bularreko minbizi kasu gehiago identifikatzen laguntzen du, ikerketa baten arabera

Lundeko Unibertsitateak (Suedia) egindako ikerketa baten arabera, Adimen Artifizialaren laguntza duen lantaldeak % 20 minbizi gehiago identifikatzen ditu, eta erradiologoen lan-karga % 40 baino gehiago murrizten du.

Adimen artifizial batek aurkeztutako lehen irrati saioa, Polonian

Aurkezleak Basia du izena eta ordubeteko emisioa duen programa bat gidatzen du: animazioa, entzuleen galderei erantzutea, eguraldiaren iragarpena, albiste arinak eta berak aurkeztutako abestiak.
Erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñon

Erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñon

Punta-puntako teknologia eta Adimen Artifiziala uztartuta erreskate lanetan suhiltzaileentzat oso lagungarri izan daitekeen exoeskeletoa garatu dute Abadiñoko Gogoa enpresan. Pisu handiak erraztasunez altxatzeko eta pertsonak garraitzeko pentsatuta dago.

'Bild' egunkariak 200 kazetari kaleratuko ditu, adimen artifizialaren aitzakian

'Bild' egunkariak 200 kazetari kaleratuko ditu, adimen artifizialaren aitzakian

Komunikazio enpresaren arabera, lanpostu horiek "zaharkituta" geratu dira. Beharginek, ordea, protesta jendetsuak iragarri dituzte. Alemaniako sindikatuek Gobernuari adimen artifiziala arautzeko legedia berri bat eskatu diote.
Zeintzuk dira inteligentzia artifizialaren muga etikoak?

Zeintzuk dira inteligentzia artifizialaren muga etikoak?

Daniel Innerarity filosofoak, Itziar Alkorta Idiakez zuzenbide digitalean adituak eta Xabier Barandiaran EHUko filosofoa eta Adimen Artifizialean adituak Europak teknologia honi jarriko dizkion mugen inguruan hitz egin dute.

Adimen artifizialak munduan diren hamar lanpostutik zortzitan eragina izango duela diote adituek

Adimen artifizialak munduan diren hamar lanpostutik zortzitan eragina izango duela diote adituek

Batez ere, automatizatuta dauden lanpostuak galdu edo aldatu egingo dira. Beste asko, ordea, hobetu egingo dira adimen artifizialari esker.

Inteligentzia artifiziala zaintza biometrikorako erabiltzea debekatu nahi du Europako Parlamentuak

Inteligentzia artifiziala zaintza biometrikorako erabiltzea debekatu nahi du Europako Parlamentuak

Aldi berean, inteligentzia artifiziala erabilita egiten diren edukiak nola egin diren zehaztea nahi du. Europako Parlamentuak inteligentzia artifizialaren etorkizuneko legerako oinarriak finkatu ditu eta asteazken honetan hasiko ditu negoziazioak Europako Batzordearekin eta Europako Kontseiluarekin.
John Lennonen ahotsa bizirik, adimen artifizialari esker

John Lennonen ahotsa bizirik, adimen artifizialari esker

Teknologia berri horri esker, John Lennonen ahotsa txertatu diote berorrek hil aurretik sortutako pieza bati. 'Now and then' du izena. Paul McCartneyk BBCri emandako elkarrizketa batean aurreratu du aurten kaleratuko den The Beatlesen azken diskoaren parte izango dela abestia.

Adimen artifizialak sortutako edukiak identifikatzeko eskatu die Bruselak plataforma digitalei

Adimen artifizialak sortutako edukiak identifikatzeko eskatu die Bruselak plataforma digitalei

Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
Adimen artifizialak gizateriaren desagerpena ekar lezakeela ohartarazi dute sortzaileek

Adimen artifizialak gizateriaren desagerpena ekar lezakeela ohartarazi dute sortzaileek

Adimen artifizialaren sortzaileek gizateriaren desagerpena ekar lezakeela ohartarazi dute. Gerra nuklear baten eta pandemia baten arriskuarekin alderatu dute adituek. Ondorioz, sektorea arautzea nahi dute adimen artifiziala garatzen ari diren enpresa nagusietako buruek.

Adimen artifizialak gero eta joko-zelai zabalagoa du kirolean. Non erabiltzen dute?

Adimen artifizialak gero eta joko-zelai zabalagoa du kirolean. Non erabiltzen dute?

Usue Mori eta Itziar Irigoien, EHUko informatika saileko irakasleek azaldu dute nola ari den eragiten adimen artifiziala kirolean. Futbolean esaterako, datuek garrantzia handia dute. Dena neurtzen da, eta horren arabera hartzen dira erabaki asko.
Zein urrats egiten ari dira munduan adimen artifiziala arautzeko?

Zein urrats egiten ari dira munduan adimen artifiziala arautzeko?

Sei hilabetez saioak eten eta adimen artifiziala erregulatzeko eskatu duten munduko 30.000 sinatzaileen arteko bat da Aitor Goti Deustuko injeniaritza irakaslea. Ion Turrillas, berriz, teknologia berrien zuzenbidean aditua.
Europako Parlamentuak lehen urratsak eman ditu adimen artifiziala arautzeko legeak sortzeko bidean

Europako Parlamentuak lehen urratsak eman ditu adimen artifiziala arautzeko legeak sortzeko bidean

Horretarako, ChatGPT bezalako sistemek sortutako edukiak adimen artifizialaren bidez sortuak direla ohartaraztea legeztatu nahi du. Arau horiek munduko lehenak izango lirateke sektorean.
Adimen artifizialez sortutako irudi batek argazkilaritzako lehiaketa ospetsu bat irabazi du

Adimen artifizialez sortutako irudi batek argazkilaritzako lehiaketa ospetsu bat irabazi du

Polemika berri bat piztu da Estatu Batuetan adimen artifizialarekin sortutako irudi batekin. Izan ere, honek argazkilaritza lehiaketa ospetsu bat irabazi du, epaileak engainatuz.

1 / 5 Hurrengoa