X-b aldea-X

X-b aldea-X

B Aldea

Teknologia

Spotifyren algoritmo berriak euskal musikari mesede egiten dio

Aplikazioari edukian zentratutako filtroak gehitu dizkiotela kontatu digu Lorea Argaratek "B Aldea"n.

  • Spotifyko zerrenda

    Spotifyko zerrenda

    22:01 min
imagen player
imagen player
imagen player

Spotifyren algoritmoaren azken berrikuntzak ekarri dizkigu Lorea Argaratek "B Aldea"ra. Zehazki, musika plataformak erabiltzen duen teknologiak euskaraz egindako musikan nola eragingo duen kontatu digu.

Argaratek azaldu digunez, orain arte, Spotifyren algoritmoak abestiaren ezaugarriak (tonua, tempoa…) eta erabiltzailearen kontsumo ohiturak (ze kanta mota entzuten dituzun jarraian, zenbat denboraz…) aztertzen zituen.

Eguneraketa berrian, ostera, findu egin dute azterketa metodoa, eta edukian zentratzen den filtro berri bat jarri dute. Hala, taldearen izenari, kantaren letrari (lantzen dituen gaiak, diskurtsoa, hizkuntza...) eta irudiei erreparatuta, talde horren inguruko bilaketak egiten ditu sarean (elkarrizketak, blogak, geolokalizazioa…) eta talde edo artistaren testuinguruarekin biografia moduko bat sortzen du algoritmoak bere datu basean.

Filtro horren baitan, euskara hizkuntza gisa irakurtzen hasi da algoritmoa. Aipatutako datu basean euskara testuinguru konkretu baten kokatzen du Spotifyk, eta horrek eragin zuzena du plataformak gomendatzen dizkigun edukietan.

Horrela, euskal musika entzuteko ohiturarik ez duen pertsona bat Euskal Herrira badator, euskal musika gomendatuko dio Spotifyk, erabiltzailea euskal testuinguruan kokatu duelako.