Gu

Gu

Gu

Telesailak

“Pam & Tommy” eta “Murderville”, otsailean galdu ezin dituzun bi telesail labur

Gaizka Izagirre otsailean estreinatu diren bi telesail bitxirekin etorri da "GU"ra.

  • "Pam & Tommy" telesaileko irudia

    "Pam & Tommy" telesaileko irudia, YouTubeko promozio bideotik ateratakoa

    7:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astero legez, telesailen munduan murgildu gara "GU"n, Gaizka Izagirrerekin. Gaurkoan, "Pam & Tommy" eta "Murdeville" gomendatu dizkigu.

"Pam & Tommy"

90eko hamarkadan girotutako telesaila Pamela Anderson aktorearen eta Tommy Lee musikariaren bizitzetan oinarrituta dago. Zehazki, bikoteak grabatutako sex tape (bideo sexuala) bat lapurtu eta publikatu zutenekoa kontatzen du.

Bikotearen arteko harremanaren hasiera, bideoaren lapurreta eta hedabideetan izan zuen oihartzuna ikus daitezke "Pam & Tommy"n, umore kritikoz ondutako kontaketan. Disney+ plataforman dago ikusgai.

"Murderville"

Orain arte ikusi gabeko formatua proposatzen du Netflixeko telesail berri honek. Orotara sei atal izango ditu, eta aktore gonbidatu bana izango da horietako bakoitzean. Aktore gonbidatuak Terry Seattle (Will Arnett aktorea) detektibearen laguntzaileak izango dira, baina ez dute gidoirik izango. Hala, hilketa bat ikertzen lagundu beharko dute, gertatuko dena jakin gabe.

Besteak beste, Sharon Stone eta Conan O'Brien aktore entzutetsuek hartuko dute parte Netflixen esperimentu berri honetan.