Gu

Gu

Gu

Karrojerias Leire

ZETAK eta Txiltxoko entzuten ditu eta une gozoetarako furgoneta erabiltzen du: Mikel Perezen autoa, barrutik

"El Conquistador del Caribeko" irabazlea, autobus gidaria, kirol prestatzailea...Denetarik egin du Mikel Perezek, eta dena ondo. Bere autora gonbidatu gaitu "Karrojerias Leire" atalean.

  • Leire Arrojeria eta Mikel Perez

    Leire Arrojeria eta Mikel Perez. Argazkia: Gaztea

    16:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Mikel Perezekin, ETB2ko "El Conquistador del Caribe" saioaren 16. edizioko irabazlea, izan da Leire Arrojeria, aste honetako "Karrojerias Leire"n. Tolosa Crossfiten boxean (Mikelen lantokia) egin dute hitzordua.

Arrojeriaren bisita jaso aurretik autoa garbitu du Mikelek. Hala ere, objektu bitxi ugari aurkitu ditu bertan "GU"ko kolaboratzaileak: eguzkitako betaurrekoak, linterna, pala…

Egunerokoan egiten dituen ibilbideez galdetu dio Leirek Mikeli. Bizi den baserritik Tolosara joaten da normalean, mendiko bideetatik, ia ordubeteko bidaia eginez.

Autoaz gain, furgoneta ere badu "Conquis"eko lehiakide ohiak. 19 urterekin eskuratu zuen eta hamaika abentura bizi izan ditu bertan. Ezin izan dugu barrutik ikusi, baina "gozo-gozo" egoteko prestatuta duela esan digu.

Errepidean dagoenean entzuten duenaz ere galdetu dio Arrojeriak. Irratian, Gaztea. Musika soilik entzutea nahiago duenean, ostera, ZETAK eta Txiltxoko.

ETB2ko realitian ezagutu bagenuen ere, hamaika lanetan aritutakoa da Mikel Perez. Taxista, autobus gidaria eta Zinemaldiko txoferra izan da.

Gidatzen eskarmentu handia duen arren, ezustekoren bat izan duela aitortu digu: istripua izan zuen behin, haurdun zeuden bi emakumeren autoaren kontra.