Itxi

Bilbo

Bilbo

Artxandako funikularra itxiko dute azaroaren 7tik 23ra obrengatik

EiTB.eus

Autobus zerbitzu berezi batek Artxanda eta Castaños auzoa lotuko ditu, funikularrak dituen ordutegi, prezio eta maiztasun berdinekin.

  • artxanda_funikularra_irudia

    Artxandako funikularraren irudia.

Artxandako funikularra itxita egongo da azaroaren 7tik 23ra obrengatik. Lanak Artxandako Funikularreko sozietate publikoak egingo ditu, tunelaren inguruetan bidea berregingo dute, baita oinarriko hormigoi armatuzko lauza eta finkatzeko eta ainguratzeko sistemak jarri ere.

Garraio zerbitzua eten egingo da denboraldi horretan, eta  obrak burutzen diren bitartean autobus zerbitzu berezi batek  Artxanda eta Castaños auzoak lotuko ditu, funikularrak dituen ordutegi, prezio eta maiztasun berdinekin.

Hamabost minutuko maiztasuna izango dute autobusek, lanegunetan 7:15etatik 22:00etara bitartean eta jaiegunetan 8:15etatik 22:00etara. Funikularreko tarifa berberak mantenduko dira.