Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetara eramateko erabakia geldiarazi du epaitegi batek, eta, testuinguru horretan, Bilboko alkateak Basurtuko ospitalearen eta osasun publikoaren defentsa egin du.
Bilaketa dispositiboa atzo 21:00etan hasi zen, Artxandako adinekoen egoitza batek desagerpenaren berri eman ostean. Gau osoan aritu dira larrialdi zerbitzuak ingurua arakatzen.
30 futbol zelai bestekoa da tamainaz, eta Bilbo erdigunetik oso gertu dago. Aspalditik dago itxita, eta orain guztiz garbitu eta zigilatu nahi dute. 16 tona lindano erretiratu dituzte.
Gogora Institutua hobitik atera dituzten gorpuzkiak identifikatzeko lanean ari da jadanik. Hipotesi nagusiaren arabera, Bilboren defentsan hil zituzten 1937ko ekainaren 15etik 18ra, litekeena da Artxandako batailan.
Egurrezko pasabide horri esker errazago hel daiteke Burdin Hesiko zati horretara eta Hatz Markaren parkera. Memoriaren ibilbidean dago, beraz, Artxandan ireki duten pasagune berria.
Obrak 3,6 milioi euroko aurrekontua eta 11 hilabeteko iraupena izango du. Bizkaiko Foru Aldundiak tunelen ordainlekua birmoldatuko du, kontakturik gabeko ordainketa ahalbidetzeko.
Memoriaren aldeko erakundeak, alderdi politikoak zein sindikatuak izan dira bertan. Omenduak, ez dira izan. Gehienak hil dira eta gelditzen direnak osasunez makal dabiltza.
Bilbao Kirolaken bazkide direnak soilik sartu ahal izango dira. Irailaren 12ra arte egongo dira irekita Artxandako, Errekaldeko eta Txurdinagako zerbitzuak.
Bilboko Udalak egungo BI-3741 errepidea oinezkoentzako ibilbide seguru bat izango duen hirigune bihurtu nahi du, egoteko eta ibiltzeko leku gehiagorekin.
Sondikako Udalak bere lurren zati bat emango du proiektua egin ahal izateko. Besteak beste, 6 kilometroko pasealeku bat eraikitzea aurreikusten dute, Enekuri eta Santo Domingo artean.
Urtero 'La Huella-Aterpe 1936' eskulturaren aurrean egiten den omenaldian parte hartu dute gudarien eta milizianoen senideek, lagunek eta ordezkari politikoek.
Artxandako tunelen parean izan da istripua, Derioko noranzkoan. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina bi errei itxi behar izan dituzte, ibilgailuek errepidea oztopatzen zutelako.
1990eko otsailaren 9an itxi zituzten Artxandako jolas-parkearen ateak publikoarentzat. Jolas-parkea izan zena eraisteko lanek 153 egun iraun dute, eta uztailaren 9an amaitu dituzte.
Baranda berria metroko altuera duten letra gorriz osatua dago eta 'Bilbo-Bilbao' irakurri daiteke. Helburua, hiriaren argazki panoramikoa indartzea da.
Atzo, 20:00ak aldera, inguru horretatik paseatzen ari zen pertsona batek Ertzaintzari deitu zion baserri baten inguruan zegoen usainaz ohartaraziz, eta horiek aurkitu zuten hilotza.
Martxoaren 26an desagertu zen gizona. Normalean ibiltzen zen tokiak aztertu eta gertukoeki berba egin ondoren, bilaketa lanak Artxandan kokatu dituzte.
1974an ireki zituen ateak 10 hektareako jolas-parkeak. Azaleran, hamalau San Mames adina. Baina bisitari faltak etorkizuna belztu zion parkeari, eta 90ean ateak itxi zituen.
Garabiak piramideak botatzen hasi dira eta anfiteatroko eserlekuak ere kentzen ari dira beharginak. Artxandako jolas-parkea hiru hilabete barru historia izango da.
Espartako gizon eta emakume indartsuak Artxandan izango dira larunbatean, Bilbao Spartan Race delakoaren bigarren edizioan. Aurtengo ibilbidearen %40a berria izango da.
'Aterpe 1936' izeneko eskulturaren alboan, duela 80 urte errepublikaren baloreak babestu zituzten gudari, miliziano eta emakume guztiak gogora ekarri dituzte.