cerrar buscador

18:48

Bilbo

Azpiegiturak

Atxuri eta Ollerietagoiena lotzeko igogailua, martxan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Aurten igogailu gehiago egingo dituzte hirian, hala nola Miribillan eta Santutxun.

  • Argazkia: Bilboko Udala

    Argazkia: Bilboko Udala

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bilboko Udalak martxan jarri du astearte honetan Atxuri eta Ollerietagoiena konektatzeko igogailua, 851.852 euroko inbertsioa egin eta gero.

Igogailu berria jasogailu inklinatua da eta beiraz hornitua dago. 50 metroko ibilbidea egiten du eta 12 metroko inklinazioa gainditzen du.

25 pertsonarentzako lekua dago bertan,  eta zaintzarako eta komunikaziorako sistema bat dauka.

Bestalde, Bilboko Udalak Enkarnazio eta George Steer kaleak lotuko dituzten bi igogailuren kontratazioa hasiko du. Atxuri auzoko irisgarritasunean egingo diren hobekuntzak ez dira hor amaituko.

Udalak beste azpiegitura bat dauka aurreikusita Zabalbide kaleko goiko aldea eta Basobidean egingo diren etxebizitzak lotzeko.

Gainera, 2017an beste igogailu bat egingo dute Miribillan, eta beste igogailu inklinatu bat Santutxuko Laurencin Markesaren kalean.

Iruzkinak