Itxi

Donostia

''Presoen argazkiak''

Ertzaintzak Donostiako Alde Zaharreko pankartak kentzea agindu du

Erredakzioa

Ramon Gomez PPren zinegotziak bere blogean salatu du ezker abertzalearekin lotutako pankarta kopurua igo dela Alde Zaharrean, horrezkero, Ertzaintzak kentzeko agindua eman du arratsaldean.

Ertzaintzak Donostiako Alde Zaharrean jarrita zeuden zenbait pankarta kentzeko agindua eman du gaur, ostirala, arratsaldean. Goizean ezker abertzalearekin lotutako pankarta kopurua Alde Zaharrean igo dela salatu du Ramon Gomez PPren zinegotziak bere blogean.

Hainbat garbiketa taldek, Ertzaintzak babestuta, delitu izan zitezkeen -Ertzaintzaren iritzian- pankartak kendu dituzte; esaterako, ETAko presoen argazkiak erakusten zituzten pankartak.

Gaur goizean ezker abertzalearekin lotutako pankarta kopurua Alde Zaharrean igo dela salatu du Ramon Gomez PPren zinegotziak bere blogean. Gomezen esanetan, Juan Karlos Izagirre hiriko alkateak dauka horren erantzukizuna.