Itxi

Donostia

Atxiloketa

Lapur bat hamaikagarren aldiz atxilotu dute Donostian

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Denda batean lau tablet osten ari zela atzeman dute ertzainek.

Berrogeita sei urteko gizon bat hamaikagarren aldiz atxilotu du gaur Ertzaintzak, Donostian, denda batean lapurreta egiten ari zela.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 04:00etan, Urbieta kaleko denda batean lapurreta bat gertatzen ari zen abisua jaso du Ertzaintzak.

Agenteak bertaratu dira, eta ustezko lapurra salmahai baten atzean ezkutatuta topatu dute.

Susmagarria atea bortxatuz sartu zen dendara, eta, behin barruan, lau tablet ostu zituen.

Ertzainek atxilotuta eraman dute, eta hurrengo orduetan utziko dute epailearen esku. Gizon horrentzat, hamaikagarren atxiloketa izan da gaurkoa.