13:07

Donostia

Passion for Knowledge

Zientzia jaun eta jabe Gipuzkoako hiriburuan, aste osoan

eitb.eus

Aurten, bost Nobel saridunek eta nazioarteko beste bederatzi ikertzaile nabarmenek zientziaren azken aurkikuntzak azalduko dituzte publiko orokorraren aurrean, doako ekitaldi eta hitzaldietan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostia International Physics Center fundazioak Passion for Knowledge antolatu du Donostian, zientzia bultzatzeko asmoz, "kultur ekintza ez ezik, gizartearen eta ekonomiaren aurrerabideari eta gizartearen askatasunari ere laguntzen" diolako.

Aurten, bost Nobel saridunek eta nazioarteko beste bederatzi ikertzaile nabarmenek zientziaren azken aurkikuntzak azalduko dituzte publiko orokorraren aurrean, doako ekitaldi eta hitzaldietan.

Egoitza nagusia Vitoria Eugenia Antzokia izango da, baina Bilbon eta Bordelen ere egingo dituzte jarduerak, azken hiri horretan, Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Bikaintasun Campusean.

Passion for Knowledge (P4K) zientzia funtsezko kultur jarduera gisa sustatzea helburu duen jaialdia da, zientzia, kultur ekintza ez ezik, gizartearen eta ekonomiaren aurrerabideari eta gizartearen askatasunari laguntzen dion diziplina dela ulertuta betiere.

Antolatzaileen esanetan, "jaialdiak komunitate zientifikoa, hainbat diziplinatako figura ezagunak eta herritarrak, oro har, biltzen ditu, guztion artean ezagutza zientifikoa partekatzeko eta zientziaren eta bere baloreen zabalkundean guztion parte hartzea sustatzeko helburuarekin".

2016ko edizioa P4K jaialdi-sortetan hirugarrena izango da, eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroak zientziaren dibulgazio eta komunikazioa sustatzeko antolatutako bosgarren ekitaldi handia. Passion for Knowledge 2016 batez ere Donostian egingo da, irailaren 27tik urriaren 1era, aurten Donostia Europako kultur hiriburu dela aprobetxatuz, eta DSS2016EUren egitarau ofizialean bildurik.

"Egokiera baliatuko dugu, berriz ere, zientzia giza kulturaren parte dela aldarrikatzeko, gizakiaren kultur lan kolektibo garrantzitsuena seguru asko. Passion for Knowledge zientziarekiko pasioa da, kulturarekiko pasioa", gaineratu du.

, gaineratu du.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena