08:14

Donostia

Ikerketa abiatu dute

Hiru auto kiskali eta beste hiru kaltetu dira sute batean, Donostian

eitb.eus

Gertaera 01:30ean jazo da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik. Ez da inor zauritu eta ez dute bizilagunik etxetik irtenarazi behar izan.

1:21
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hiru auto erabat kiskali eta beste hiru kaltetu dira goizaldean Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra kalean piztutako sute batean, Donostian.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak EiTBri azaldu dionez, sutea 01:30ean piztu da.

Suhiltzaileak bertaratu dira, eta sua itzali dute. Ez da inor zauritu, eta ez dute bizilagunik etxetik irtenarazi behar izan.

Ez dakite sua nola piztu den, baina Udaltzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

“Hipoti guztiak irekita daude”

Eneko Goia Donostiako alkateak esan duenez, suteari buruzko ikerketan “hipotesi guztiak irekita daude” , “zantzu guztien arabera, nahita eragindakoa da”.

Alkatea kezkatuta azaldu da, nahita eragindako bigarren sutea delako hirian, astelehenean norbaitek koltxoi bati eta bi pneumatikori su eman ostean, igogailu baten barruan, Jose Maria Soroa kaleko 12 zenbakian.

Goiak azaldu duenez, “gehien kezkatzen” duena bi ezbeharrek “pertsonen segurtasuna arriskuan” jartzen dutela da. “Duela hilabete batzuk egin bezala” hainbat moto erre zituztenean, egilea atxilotu zutenean, oraingoan ere esfortu guztiak arduraduna atxilotzen zentratuko dituztela nabarmendu du.

--[endif] -->

Iruzkinak