cerrar buscador

09:40

Donostiako Aste Nagusia

Aste Nagusia

Piratak, Donostia abordatzeko prest

eitb.eus

Donostiako Piratak beren ontziak prestatzen dihardute, 17:00etatik aurrera hiria abordatu eta jai giroa hedatzeko. Gaurko programan, bertso saioak eta Fangoria eta Las Tea Partyren kontzertuan.

1:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Donostiako Piratak prest daude Kontxa abordatu eta jai giroa hirian zehar zabaltzeko. Iaz 4.000 gazte ausartu ziren hirira itsasotik sartzen, eta aurten, jaietako egun handian, beste horrenbeste espero dituzte.

Bestela ere, piratak 08:00etan euren txalupak egiten hasten direnetik hamaika proposamen egongo dira hiriko jaietako egitarauan: errugbi txapelketa Zurriolan; Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Uxue Alberdiren bertso saioa 12:00etan Easo plazan; IZARO kantautorearen kontzertua 13:30ean eta 21:00etan Kursaaleko terrazan; zaldi lasterketak hipodromoan…

17:00etan, esan bezala, Portutik abiatuta, abordatzea egingo da, eta, ordutik aurrera, apeta adina aukera egongo dira, hala nola Las Tea Partyren kontzertua La Flamenka gunean, Erdizka Lauetan taldearen erromeria Konstituzio plazan edo Fangoriaren kontzertua Saguesen.

Nanna Florentziako su etxea arduratuko da gaur, 22:45etik aurrera, su festaz.

Hona gaurko jai egitaraua:

08,00 ABORDATZERA!!! Baltsen muntaketa portuan.

10,00-13,00/15,00-20,00 DONOSTIAKO ASTE NAGUSIKO VI. HONDARTZAKO ERRUGBI TXAPELKETA, Zurriolako hondartzan

11,00 PASEO BERRIKO XLVIII. IGERIALDIA. 11,00: haurrak, Irteera, kai-muturretik. 12,00: gainerako kategoriak. Irteera, Zurriola hondartzatik. Kontxako hondartzara iristea (La Perla parera), 12:30etatik aurrera.

11,00-14,30/16,00-20,00 PUZGARRIAK Zurriola pasealekuan.

11,30-13,30 HAURRENTZAKO LUDOTEKA, Kromosoma Tailerraren eskutik, Vinuesa plazan.

11,30-13,30 BUBBLE GYMKHANA Saguesen, HIKUren eskutik.

12:00 AQUARIUMEKO VIII ZINEMA ASTEA: “BIZITZAKO ITSASOA”. Sarrera doan, eserlekuak bete arte.

12,00 DONOSTIAKO ERREKORTARI TXAPELKETA Illunbeko zezen plazan.

12,00 BERTSOLARIAK Easo plazan. Parte-hartzaileak: Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Agin Laburu eta Uxue Alberdi.

12,00 ARKAITZ AÑORGAKO DANTZARIAK, ezpata dantza eta brokel dantza, foklorea Parte Zaharreko kaleetan. Irteera: portutik. 12,30ean emanaldia Konstituzio plazan.

12,00-21,00 ASTE NAGUSIA MARKET. Diseinua, arte independientea, bigarren eskua, vintage, birziklatzea…Getaria, Bilbo pz. eta Alfonso VIII.

13,30-14,30 IZARO, kantautorea Kursaaleko Urumea terrazan.

14,00 BAZKARIA bertako eta garaiko produktuekin, Zuloaga plazan.

16,45 ZALDI LASTERKETAK Donostiako Hipodromoan. URREZKO KOPA – Le Défi du Galop

17,00 ABORDATZERA!!! Portutik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratu.

17,30 TOMAXEN ABENTURAK “Festara! ikuskizuna aurkezten du. Haurrentzako ikuskizuna, Konstituzio plazan.

17,30 HAURRENTZAKO TAILERRA: “SORTU ZURE JOKUAK ERAMATEKO” Kursaaleko Zurriola terrazan.

18,00 ZEZENAK Illunben.

18,00 Lainzumba kalejira Kontxatik Alde Zaharrera.

18,30-20,30 EGURREZKO JOSTAILU BATEN SORKUNTZA, Taller de los juegosen eskutik, Vinuesa plazan.

18,30 ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK Okendo plazan. Abuztuaren 31 kaletik abiatuko dira.

18,30 TXIMELETAK txaranga Zurriola pasealekuan.

18,30 LOS PASAI txaranga Erdialdeko kaleetan.

19,00 MARIACHI ELEGANCIA MEXICANA, Erdialdeko kaleetan.

19,00 IRUN HIRIA MUSIKA BANDA KULTUR TALDEA Boulevardeko kioskoan.

19,30 URREZKO KOPA. AIZKOLARIAK Trinitate plazan.

19,30 RAICES NAVARRAS, jotak Konstituzio plazan.

21,00-22,15 IZARO, kantautorea Kursaaleko Urumea terrazan.

22,45 SU ARTIFIZIALEN NAZIOARTEKO LEHIAKETA Kontxako badian. NANNA piroteknia (Florentzia-Italia).

23,15-02,30 KURSAAL GUNE ZABALA. DJ GAUA Kursaaleko Urumea terrazan.

23,15 DORRONSORO eta HICKS, kontzertua Trinitate plazan.

23,15 ZINEA ONDARRETAN: “La oveja Shaun: la pelicula” (2015)

23,15 EHDLM / ENDLP DJ + LAS TEA PARTY kontzertua, La Flamenkan.

23,30 ZEZENSUZKOEN ENTZIERROA. Ibilbidea: Easo, Askatasunaren hiribidea, Miramar, Andia, Hernani eta Boulevard.

23,30 ERDIZKA LAUETAN, erromeria Konstituzio plazan.

23,30 AGIRREN TALDEA, dantzaldia Easo plazan.

23,30 ELEGANCIA MEXICANA, mariachia Boulevardeko kioskoan.

23,30 GUDA DANTZA TALDEA, Antiguon (Alfonso XIII. plazan)

23,30 TRAPU ZAHARRA taldeak “A CAL Y CANTO” ikuskizuna aurkeztuko du, Gipuzkoa plazan.

23,45 FANGORIA, Saguesen.

ORIA, Saguesen.

Iruzkinak