cerrar buscador

18:26

Donostiako Aste Nagusia

Kanoikadak Donostiako Aste Nagusia astindu du

EiTB.EUS

"Alli abajo" telebista-saioko aktoreek abestu dute "Artillero" kanta aurtengo festen hasieran. Eguzkia eta beroa ere izan dira ekitaldian; giro bikaina dago Donostian.

1:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Hemen da 2016ko Donostiako Aste Nagusia. Kanoikadak, urtero bezala, donostiarrek urtean gehien espero dituzten egunei eman die hasiera. Milaka bisitari daude Donostian, eta giro bikaina dute Gipuzkoako hiriburuan, uda-sasoiko eguraldiarekin gainera. Ekitaldian izan direnek ikusi ahal izan dute nola "Alli abajo" telebista-saioko aktoreen taldea arduratu den aurten "Artillero" kanta abesteaz; Alderdi Ederren zeudenek berehalakoan jarraitu die, eta guztien artean abesbatza ederra osatu dute, eguzkipean.

Luis Mocoroak, Donostiako Gastronomia Elkarteko Artillero Nagusiak, Kanoikada jaurti du, azken bi hamarkadetan egin duenez. Burrunbaren ostean, hasi dira jai-egitarauan dauden 400 ekitaldiak.

Eneko Goia alkatea eta Udalbatzako gainerako kideak ere izan dira bertan. Beraiek eta donostiar guztiek hainbat aukera izango dituzte gozatzeko ondorengo egunotan. Hasteko, larunbat honetako gauean Efecto Pasillo taldeak jarriko du erritmoa Saguesen (23:45ean); lehenago, 22:45ean, Alpha Pyro etxeko piroteknikariek beteko dute kolorez Donostiako zerua, aurtengo su artifizialen lehiaketari hasiera ematen. Trikidantzek, 23:05ean, Flamenkako agertokia hartuko du, Donostiako Piratak kolektiboak prestatutako egitarauaren barnean.

Festen hasiera gauzatuta, ehunka bat-batean egindako piratek jomuga argia dute orain, alegia, astelehenean egingo duten Abordatzea. Gauza bera gertatzen zaie zenbait gazte eta ez hain gazteri astearteko merrenge-gerrarekin, Saguesen izango da, asteartean, hilaren 16an, eguerdian.

Iruzkinak