20:11

Gasteiz

SALBURUKO LANAK

Gasteizek 186.000 euroko zigorra jarri dio eraikuntza-enpresa bati

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi zigor-espediente ireki ditu enpresa eraikitzailearen aurka.

  • Gasteizko Salburuako gizarte etxea. Artxiboko irudia.

    Gasteizko Salburuako gizarte etxea. Artxiboko irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gasteizko Udaleko gobernu-batzordeak astelehen honetan onartu du Salburuko gizarte etxeko lanak amaitutzat jotzeko ziurtagiria ematea. Gainera, lan horiek egin dituen enpresak 186.000 euro baino gehiago ordaindu beharko ditu guztira, bi zigor-espediente ireki baitizkiote kontratua ez betetzeagatik: lanak amaitzeko epea luzatzeagatik, bata, eta enpresak egitea onartu zuen azpiegitura bat ez egiteagatik, bestea.

Udalak ohar batean azaldu duenez, lanak amaitzeko epea luzatzeagatik 97.124 euroko isuna ezarri diote. Bigarren espedienteagatik, berriz, 89.030 euro ordaindu beharko ditu, areto nagusian igogailu bat egitea agindu ondoren, azkenean ez baitu egin.

Bestalde, Udalak lanak bukatutzat jotzeko azken ziurtagiria ematea eta, horrenbestez, azken faktura (313.784 eurokoa) ordaintzea ere onartu du.

Iruzkinak