Herriak eta Hiriak
Animaliak
Ortuellako gizon bat salatu dute, txakurrentzako tranpak jartzeagatik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Antza denez, gizonak orratzak dituzten saltxitxak utzi ditu txakurrak egon ohi diren lekuetan.
Ortuellako Udaltzaingoak salaketa aurkeztu du gizon baten aurka, txakurrak egon ohi diren leku batean orratzak dituzten saltxitxak uzteagatik, Udalak jakinarazi duenez.
Poliziak Barakaldoko Auzitegira eraman du auzia, eta gizonari animaliei tratu txarrak ematea egotzi diote.
Saulo Nebreda alkateak esan du Udalak “pauso guztiak” emango dituela animalien aurkako erasoak saihesteko.
Gainera, gertakizun hauetako baten berri izanez gero, Udaltzaingora jotzea eskatu die herritarrei.