cerrar buscador

Animaliak

1 / 22 Hurrengoa
Bi itsas zaldi antzeman ditu Donostiako urpekari talde batek Pasaiako badian

Bi itsas zaldi antzeman ditu Donostiako urpekari talde batek Pasaiako badian

Aztiko Javi Franco ikertzailearentzat albistea interesgarria da, ez baita ohikoa itsas zaldiak badian antzematea. Haren hitzetan, uraren kalitatea nabarmen hobetzearen ondorio zuzena da hori.
Alonsotegin 3 mastinek ardi bat hil eta beste zenbait zauritu dituztela salatu du Eguzki elkarte ekologistak

Alonsotegin 3 mastinek ardi bat hil eta beste zenbait zauritu dituztela salatu du Eguzki elkarte ekologistak

Irudirik egon ezean, otsoren bat izan dela uste izaten da gehienetan. Horregatik, Eguzki erakunde ekologistatik, beraiek grabatutako bideo honekin, euren ustea defendatu dute sare sozialen bidez: otsoa ez dela abeltzainen arazo nagusia, beste bat gehiago baizik.
233 primate espezieren genoma sekuentziatu dute, giza gaixotasunak diagnostikatzen lagun dezakeena

233 primate espezieren genoma sekuentziatu dute, giza gaixotasunak diagnostikatzen lagun dezakeena

Nazioarteko zientzialari talde batek espezie horietako 800 indibiduo baino gehiagoren genoma sekuentziatu du, orain arte animalia horien artean egin den katalogo genetiko handiena.
Zer egin behar dugu kaparrak gure gorputzetik kentzeko?

Zer egin behar dugu kaparrak gure gorputzetik kentzeko?

Gehienetan ez da ezer gertatzen, baina gaixotasun larriak ere eragin ditzakete, eta hori dela eta entsegu klinikoak egiten ari dira arriskua gutxitzeko. Klima aldaketak eta maskoten ugaritzeak kaparren kopurua asko handitzea ekarri dute, eta ez soilik mendian, edozein parketan ere bai. 

Izokinen eta aingiren balioa neurtu du AZTIk: 25 milioi euro gutxienez

Izokinen eta aingiren balioa neurtu du AZTIk: 25 milioi euro gutxienez

Arantza Murillas AZTIko ikertzaileak azaldu duenez, arrain diadromoek —ibaien eta itsasoen artean migratzen dute eta desagertzeko arriskuan daude— balio handia dute, ekonomikoaz haratago.

Basauriko gizon bat zigortu dute barraskilo espezie inbaditzaile batekin trafikatzeagatik

Basauriko gizon bat zigortu dute barraskilo espezie inbaditzaile batekin trafikatzeagatik

Basauriko gizon bat zigortu dute Internet bidez barraskilo espezie inbaditzaile batekin trafikatzeagatik, jatortasunagatik munduko kaltegarrienetakotzat jotzen baita. Espezie Exotiko Inbaditzaileen Trafikoagatik Floraren eta Faunaren aurkako lehen kondena-epaia da Euskal Herrian.

Brasilek larrialdi zoosanitarioko egoera ezarri du, hegazti-gripearen bost kasu atzeman ostean

Brasilek larrialdi zoosanitarioko egoera ezarri du, hegazti-gripearen bost kasu atzeman ostean

180 egunez egongo da indarrean neurria. Gaur-gaurkoz bost kasu atzeman dira hegazti basatietan herrialdearen hego-ekialdean eta bat ere ez gizakietan. Munduan oilasko gehien esportatzen duen herrialdea izanik, prebentzio-neurriak zorroztu dira etxaldeetan, Gobernuak adierazi duenez.
PACMA alderdia EAEko hiru hiriburuetan aurkezten da

PACMA alderdia EAEko hiru hiriburuetan aurkezten da

Justizia soziala, ingurumenaren babesa eta animalien ongizatea defendatu nahi dituzte. 

58 animalia espezie daude arriskuan EAEn, horietatik 18 egoera kritikoan

58 animalia espezie daude arriskuan EAEn, horietatik 18 egoera kritikoan

Arrisku kritikoan dauden animalia horien artean daude: Oxychilus basajauna barraskiloa, bisoi europarra, arraia, euskal balea eta aingeru guardako marrazoa.

Amaitu berri da asiar liztor erreginak harrapatzeko kanpaina, ugalketa eteteko giltzarri

Amaitu berri da asiar liztor erreginak harrapatzeko kanpaina, ugalketa eteteko giltzarri

2010ean asiar liztorra gurera heldu zenetik, udaberrian liztor erreginak harrapatzeko kanpaina egiten da, maiatzaren hasierara arte. Ezinbesteko harrapaketa da, bestela, bertako erleari erasotzen diotelako. Erleen erdiak hiltzen ari dira, asiar liztorraren eta lehortearen eraginez.

Otsoen erasoei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte Arabako abeltzainek

Otsoen erasoei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte Arabako abeltzainek

Otsoaren aurkako neurriak hartzea exijitu diete Arabako Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Hala egin ezean, mendiak ganadurik gabe geratuko direla ziurtatu dute, haien esanetan, nekazal estentsiboa eta otsoa "bateraezinak" direlako.

Hudoen laguntzaz harrapatzen dituzte Arabako nekazariek mahastiei erasaten dieten untxiak

Hudoen laguntzaz harrapatzen dituzte Arabako nekazariek mahastiei erasaten dieten untxiak

Arabako Errioxan untxi izurria dute azkenaldian: inoiz baino gehiago ugaldu dira eta mahastiak suntsitu dituzte herri askotan. Horren aurrean, untxiak ehizatzeko baimena eman du Aldundiak; baina ez txakurrekin, hudoen laguntzaz baizik. Untxien bila aritu gara nekazari batekin.

Xabi Arrese, txakur-hezitzailea: “Txakurrari behar adina denbora eskainiz gero, eraso asko ekidingo lirateke”

Xabi Arrese, txakur-hezitzailea: “Txakurrari behar adina denbora eskainiz gero, eraso asko ekidingo lirateke”

Txakur-jabeak berriz ere jomugan daudenean, Beasainen Txakur Eredugarri Programaren laugarren edizioari ekin diote. Ikastaroaren arduradunak, Xabi Arresek, txakur-jabe arduratsua izateko gakoak eman dizkigu.
Ane Zudaire (Lau Katu elkartea): ''Kaleko katuen batezbesteko bizitza 4 urtekoa da; etxekoena, 15ekoa''

Ane Zudaire (Lau Katu elkartea): ''Kaleko katuen batezbesteko bizitza 4 urtekoa da; etxekoena, 15ekoa''

Beasainen, Ane Zudaire Lau Katu elkarteko boluntarioa ezagutu dute Mikelek eta Markelek. Kaleko katuak albaitariarena eramaten dituzte antzutzeko, osasun aldetik abantailak baititu, eta gero kalera bueltatzen dituzte. Elikatu ere egiten dituzte, eta beharrizana dutenei etxeak bilatzen dizkiete.

Edertasun lehiaketan parte hartzen duten 'top model' kanixeak ezagutu ditugu Bilbon

Edertasun lehiaketan parte hartzen duten 'top model' kanixeak ezagutu ditugu Bilbon

Txakurren edertasun lehiaketetan parte hartzen dute Joseba Diezen eta Almike Izagirreren txakurrek. Beraiekin eta Fabrizio, Mikaela, Carla eta Martina kanixeekin izan dira Bilbon Ari eta Andoni. Almikek txakurren ile-apaindegia dauka, eta Fabriziori ilea apaintzen izan da Arirekin eta Andonirekin.

Maitane Lete: ''Lukak autismoa dauka, eta Pottokalekura etortzen gara terapiara; onura asko ikusten ditugu''

Maitane Lete: ''Lukak autismoa dauka, eta Pottokalekura etortzen gara terapiara; onura asko ikusten ditugu''

Oñatin, Pottokaleku ezagutu dute Maiderrek eta Irunek. Bertan, zaldiekin terapia saioak egiten dituzte, eta Maitane Lete eta Luka haren semea ezagutu dituzte. Autismoa du 4 urteko mutikoak, eta ekinoterapiak nola laguntzen dion ikusi dugu Jon Elorza Pottokalekuko arduradunarekin.

Ultzamako baserri eskolako animalia gehienak erreskatatutakoak dira: ''Animaliak ez dira kapritxo bat''

Ultzamako baserri eskolako animalia gehienak erreskatatutakoak dira: ''Animaliak ez dira kapritxo bat''

Markel eta Mikel Ultzamako baserri eskolara joan dira naturarekin birkonektatzera, ikastera eta lan apur bat egitera. Beatriz Ochotorena Villanueva izan dute irakasle, eta erreskatatutako animaliak dituztela azaldu die. Gizarte bazterketa jasateko pertsonei lana ematen diete baserri eskolan.

Ane Garcia: ''Boluntario profesionalak gara; benetako erantzukizun soziala dauka gure erreskate taldeak''

Ane Garcia: ''Boluntario profesionalak gara; benetako erantzukizun soziala dauka gure erreskate taldeak''

Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeko txakurrekin eta boluntario profesionalekin izan dira Maider eta Irune. Krisok, Kloek, Hookek, Javik, Anek, Josek eta beste boluntarioek 24 orduko guardiak egiten dituzte musutruk. Entrenamendu bat nolakoa den ikusi dugu eta egin dituzten erreskateez aritu dira.

Xabi Arrese, txakur-hezitzailea: ''Jabeok ahaztu egin dugu txakurra hezteari denbora eskaini behar zaiola''

Xabi Arrese, txakur-hezitzailea: ''Jabeok ahaztu egin dugu txakurra hezteari denbora eskaini behar zaiola''

Xabi Arrese, Beasaingo Kangune zentroko txakur-hezitzaileak zehaztu du txakurrari behar adina denbora eskainiz gero, ardiak, txirringak edo beste zakurrak bigarren mailan geratuko direla, txakurrak jabearekin egon nahiko baitu. Txakur jabe eredugarria izateko gakoak zeintzuk diren azaldu dizkigu.

Intsektuen desagerpenak gizakiaren biziraupena arriskuan jarriko luke

Intsektuen desagerpenak gizakiaren biziraupena arriskuan jarriko luke

Intsektuak gutxitzen ari dira, antza garai batean baino % 80 gutxiago daude. Adituen ustez arazoa larria da, horrela jarraituz gero erabat baldintzatuko litzateke elikadura katea.

Hiru gizon ikertzen ari dira Urdazubin auto baten maletategian bi txakur hiltzen uztea egotzita

Hiru gizon ikertzen ari dira Urdazubin auto baten maletategian bi txakur hiltzen uztea egotzita

Txakurren jabeek eguzkitan eta leihatila guztiak itxita zituen auto baten barruan utzi zituzten, eta bazkaltzera joan ziren. Hiru animalietatik bakarra atera da onik.
Ana Galarraga: ''Kostako espezieen bizileku bihurtzen ari dira Ozeano Bareko plastiko-uharte erraldoiak''

Ana Galarraga: ''Kostako espezieen bizileku bihurtzen ari dira Ozeano Bareko plastiko-uharte erraldoiak''

Ana Galarragak azaldu duenez, Ozeano Barean sortu diren plastiko-uharteetan komunitate berriak eratu dituzte kostako zenbait ornogabek. Garunak gorputzeko mugimenduak nola kontrolatzen duen aztertu duen ikerketa batez eta Rosalind Franklinek DNA eredu berrian izan zuen garrantziaz ere aritu da.

Bere txakurrak ardiak izutu, artzainari jipoia eman eta gainera salaketa jarri dio

Bere txakurrak ardiak izutu, artzainari jipoia eman eta gainera salaketa jarri dio

Kirolean ari zen gizon bat igaro zen erasoaren tokitik, eta artzain gipuzkoarra ospitalera eraman zuen masailezurra apurtuta zuela. ENBAk adierazi du erasoa "muturreko kasua" izan dela, baina abeltzainen lanarekiko "errespetu pixka bat" eskatu du.
Urkabustaizko ganaduzaleek uxaldia antolatu dute otsoak izutzeko

Urkabustaizko ganaduzaleek uxaldia antolatu dute otsoak izutzeko

Salatu dute otsoen erasoak etengabeak direla, urtebetean 100dik gora abelburu hil dizkietela. Horregatik, 150 lagun elkartu dira, taldeetan banatuta, zarata eginez, armarik erabili gabe, animaliak izutzeko.
Joserra Amoros Oskoz: Afizio handia dut eta 300 hartz inguru ikusi ditut jada

Joserra Amoros Oskoz: "Afizio handia dut eta 300 hartz inguru ikusi ditut jada"

Hartzak nolakoak diren azaldu du Joserra Amoros-ek. Txikitatik hartzak gustuko ditu, eta Kantauriar mendialdera haiek behatzera joaten da. Bizitzan zehar, 300 hartz baino gehiago ikusi dituela kontatu du. Kantauriar mendialdean 340 hartz daude.
Azerien eta txakurren arteko gaixotasun-transmisioak eta Bioterra

Azerien eta txakurren arteko gaixotasun-transmisioak eta Bioterra

Aitor Cevidanesek (Neiker) gaixotasun-transmisioak aztertu ditu azerien eta txakurren artean, Txilen. Bestalde, Maialen Gaztainagak Bioterra azokaren aurkezpena egin du.

Txakurrentzako hotelak, gainezka

Txakurrentzako hotelak, gainezka

Maskota dutenak alternatiba bila ibiltzen dira oporraldietan, ez baita erraza animaliekin bidaiatzea. Gizakientzako hotelak bezala, txakurrentzat direnak ere beteta daude.
Hiru metro luzeko balea bat hilik azaldu da Zurriolako hondartzan

Hiru metro luzeko balea bat hilik azaldu da Zurriolako hondartzan

Ia hiru metro luzeko balea bat hilik agertu da Donostian, Kursaaletik gertu. Handik gutxira erretiratu egin dute animaliaren gorpua, eta datozen orduetan Euskal Herriko Unibertsitateak Plentzian duen egoitzara bidaliko dute, bertan aztertu dezaten.

Ehiza askatasuna dela aldarrikatu dute milaka pertsonak Iruñean

"Ehiza askatasuna" dela aldarrikatu dute milaka pertsonak Iruñean

Animalien babeserako lege berrien kontra agertu dira. Nafarroako Ehiza Federazioaren presidenteordeak esan duenez, "ez gaituzte entzuten, ez dakite zer den ehiza txakur bat eta ez dakite nola zaintzen ditugun".
Hondalea ikusgai izango da apirilaren 3tik 16ra

Hondalea ikusgai izango da apirilaren 3tik 16ra

Talde ekologistek ohartarazi dutenez, "udaberrian, itsas hegaztiek lurrean habia egiten dutenean", uhartera bisitak egiteak "ondorio kaltegarriak" izango ditu, eta akordioak ez betetzea leporatu diote Udalari.
Jone Arregi: Adopzio zain dauden katuak hartzen ditut etxean harreran

Jone Arregi: "Adopzio zain dauden katuak hartzen ditut etxean harreran"

Katuak harreran hartzen ditu Jone Arregik. Pasaiako Katu Bihotz elkartearen programan parte hartzen ari da Jone, eta adopzio zain dauden katuak etxean hartzen dituela kontatu du. Ander Galarraga biologoak ere hartu zuen katu bat adopzioan, eta nolakoak diren kontatu du.
Lehorteak milioika abelburu hil ditu azken bi urteetan Afrikan, eta, ondorioz, artzainen bizimodua hondatu du

Lehorteak milioika abelburu hil ditu azken bi urteetan Afrikan, eta, ondorioz, artzainen bizimodua hondatu du

Afrikako ekialdean, edateko ura lortzeko arazo larria dago. Lehortearen ondorioz, milaka lagun dago urik gabe eta agintariek kamioietan eraman behar izaten diete bizitzeko derrigorrezkoa den ura.

Urre koloreko txakal bat aurkitu dute Araban, Iberiar penintsulako lehena

Urre koloreko txakal bat aurkitu dute Araban, Iberiar penintsulako lehena

Kanidoen familiako ugaztun haragijale hau ohikoa da Balkanetako penintsulan, baina aurreko mendearen amaieratik inguruko herrialdeetara zabaldu da.
Iñaki Sanz-Azkue: Suge-gorriek alde egiteko joera izaten dute, beraz, lasai uztea da garrantzitsuena

Iñaki Sanz-Azkue: "Suge-gorriek alde egiteko joera izaten dute, beraz, lasai uztea da garrantzitsuena"

Aranzadiko herpetologoak Euskal Herriko narrastien mapa aurkeztu du "Baipasa"n. Suge gehienak pozoitsuak ez badira ere, lasai uztea oso garrantzitsua dela azpimarratu du. Aurki, #sugebizi ekimena martxan jarriko da ezagutza zabaltzeko helburuz.
Animalien ongizatearen legea behin betiko onartu du Kongresuak

Animalien ongizatearen legea behin betiko onartu du Kongresuak

Senatuan erantsitako 15 zuzenketa partzialetatik 10 onartu ditu Behe Ganberak. Dena ondo bidean, sei hilabete barru sartuko da indarrean.
Erlauntzen osasun mikrobiologikoa

Erlauntzen osasun mikrobiologikoa

June Gorrochateguik (EHU) erlauntzen osasun mikrobiologikoa ikertu du, jakiteko nola eragiten dion gizakiak eraldatutako inguruetan izateak.

Txakurrak lasaigarri, dentistaren kontsultan edo liburutegian

Txakurrak lasaigarri, dentistaren kontsultan edo liburutegian

Lehenengoa Donostian topatu dugu: dentista baten kontsultan, txakurrak erabiltzen dituzte umeak lasaitzeko. Bigarrena, Zintruenigon, Nafarroan: liburutegian irakurketarekin arazoak dituzten haur eta gazteak laguntzen aritzen dira txakurrak. Bi kasuetan, eragin positiboa du animalien presentziak.

Txakurrentzako luxuzko hotela zabaldu dute gaur Altsasun

Txakurrentzako luxuzko hotela zabaldu dute gaur Altsasun

Txakurrei ostatu emateko bost izarreko hotela zabaldu dute Altsasun. Animaliei luxuzko suitak eskainiko dizkiela azaldu digu Javier Senar Satrustegi arduradunak.
Senatuak ez du, boto bakar batengatik, animalien babeserako legea atzera bota

Senatuak ez du, boto bakar batengatik, animalien babeserako legea atzera bota

Junts per Catalunyak aurkeztutako bi zuzenketa onartu dituzte. EAJk aurkeztutako bost zuzenketa ere aurrera atera dira; gehienak eskumenekin lotutakoak.
Zer gertatuko da animalien dendekin?

Zer gertatuko da animalien dendekin?

Espainiako Animalien eskubideak eta ongizatea babesteko Lege berriarekin, debekatuta egongo da txakurrak, katuak eta hudoak salerostea.

1 / 22 Hurrengoa

  • Ura albisteak

    Ura albisteak

    Oinarrizko baliabidearen kontsumo eta kudeaketaren azken ordukoa.

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena