09:02

Herriak eta Hiriak

Gertakaria

Gizon bat atera dute zabor bilketarako kamioi batetik, Gasteizen

Agentziak | Erredakzioa

Santiago Ospitalera eraman behar izan dute. Edukiontzi batean lotan omen zegoen.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Suhiltzaileek gizon bat atera dute gaur goizean zaborra biltzeko kamioi baten barrutik, Gasteizen, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Zabor bilketarako kamioiko gidaria ohartu omen da barruan norbait zegoela. 07:20 aldera, Oto hiribidean zaborra biltzen ari zela, "zaratak, oihuak eta kolpeak" entzun ditu eta Ertzaintza ohartarazi du.

Ertzaintzaren patruila bat, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira. Suhiltzaileek 35 urteko gizon bat topatu dute kamioi barruan, eta atera egin dute. Atera eta berehala, oxigenoa eman diote, baina Santiago Ospitalera eraman behar izan dute ondoren.

Gasteizko Udalak ohar batean nabarmendu duenez, gidariaren "erreakzio azkarrari esker" atera dute onik gizona.

Lehen hipotesien arabera, gizona edukiontzi batean zegoen lotan, eta hura hustu duen kamioiaren barruan harrapatuta geratu da.

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena