Herriak eta Hiriak
GOlardoa
Estropatada eta Jon Ortuzar, Bilboko Ohorezko Hiritarrak 2017
AGENTZIAK | ERREDAZKIOA
Felix G. Modroño idazlea eta 'La Ria del Ocio' aldizkaria ere izendatu dituzte Ohorezko Hiritar.
-
Aurtengo Estropatada ekainaren 18an egin dute. EiTB
Dagoeneko jakinarazi dute nortzuk izango diren Bilboko Ohorezko Hiritarrak aurten: Jon Ortuzar Euskalduna jauregiko zuzendari ohia, Felix G. Modroño idazlea, ‘La Ria del Ocio’ aldizkaria eta Walk On Project Fundazioak urtero antolatzen duen Estropatada.
Izendapenak Aste Nagusian emango dituzte, abuztuaren 21ean hain zuzen ere, Carlton Hotelean.
Golardoaren izenean Bizkaiko hiriburua Hiribildua dela uzten da agerian; izan ere, Diego Lopez de Harok hiri-gutuna eman zuen 1300eko ekainaren 15ean, eta, hortik aurrera, Bilbok aipatu titulua du.