Herriak eta Hiriak
Jaiak
Amurrioko jaietako egitaraua 2017
eitb.eus
Kontsultatu egunez egun eta orduz ordu San Rokeren omenezko jaietako ekitaldi eta kontzertu guztiak.
-
Cartel Amurrio 2017
ABUZTUAK 11, OSTIRALA
Lucas Reyko pistan kokatuko diren barraketan prezio berezia, 1 €/bidaia.
09:30-13:30 Odola emateko kanpaina, autobusa Larrinagako oinezkoen gunean.
ABUZTUAK 12, LARUNBATA. TXUPINAZOA
11:30 “AMURRIO HIRIBILDUA” PILOTA TXAPELKETAko finalerdiak, Udal Pilotalekuan.
12:30 KUADRILLEN AURKEZPENA, Juan Urrutia plazan.
18:15 Udaletxeko aretoan, JAIETAKO PREGOIAREN IRAKURKETA, Zaraobe Saskibaloi Klubaren eskutik.
18:30 JAIETAKO KUADRILLEN IGOERA, Urrutia Jauregiko Landatik Juan Urrutia plazara.
18:40 Jaietako Kuadrillen ordezkarien AURKEZPENA eta bandak jartzea Udaletxeko aretoan.
19:00 Herriko jaietako TXUPINAZOA bota eta IGUARRAKOAren jaitsiera, Konfeti eta Globolokoak. EUSKOTARRAK, DANTZA LAGUNAK, TROT-ART, EL BOLI, HERRIARENAK eta TXABOLAKOAK, erraldoi bikoteak eta YMALË batukadak lagunduta.
19:00 KALE ANIMAZIOA Laudioko BETIJAI fanfarrearekin.
19:00-22:00 Indarkeria sexistarik gabeko gunea EMAGIN Euskal Herriko Bilgune Feministareren eskutik, Larrinaga kalean.
19:30 “BAMBALAS” KALE ANTZERKIA Bambolea konpainiarekin, Juan Urrutia plazan.
22:00 KOSMOS orkestra, Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.
22:00 PILOTA PARTIDUAK, Udal Pilotalekuan:
LANDALUZE-MURGA/ BELLIDO-URRETXU
TITIN-SARATXAGA/ DORRONSORO-CECILIO
ABUZTUAK 13, IGANDEA. HAURREN EGUNA ETA ATZOKO GAZTEEN EGUNA
Oharra: euria eginez gero, haurrentzako ekintzak, parkea, bazkaria eta jolasak Matias Landaburura eramango dira.
10:00-15:00 Amurrioko haurren txupeteak Udaletxeko ate nagusian jasoko dira eta Iguarrakoak abuztuaren 17an eramango ditu.
10:30 Udaletxean, 2017ko udan Amurrioko harrera familietan dauden haurrentzako ekitaldia.
11:00 Egun osoan zehar, PLATER-TIROKETA, “Jaietako Trofeoa”, Larrabeko “Isidro Arteta” Tiro Zelaian.
11:00-14:00 Udal parkean, HAUR-PARKEA, itsas-ludoteka, giza-futbolina, eta hainbat puzgarri: oztopoak, dragoia, txirrista, Guaypaut, igel labainkorra eta puzgarria urarekin. Bideo-jokoen gunea, jolasgunea: 2 futbolin, ping-pong eta 2 “soplagol”, 2 ohe elastiko eta bi tailer (playmais eta lastotxo dibertigarriak).
11:00 Alkate andereak MAKILA emango dio Hiribilduko pertsonarik helduenari. Jarraian, trikitilariez lagunduta, elizara abiatuko dira.
11:30 Andre Mariaren Parrokian, MEZA Mariaka abesbatzarekin. Jarraian, Udalbatzak “San Anton Armuru” egoitza bisitatuko du.
12.00 Buruhandien irteera.
12:30 Plazan, adinekoentzako JANAURREKOA eta MUSIKA ANIMAZIOA GANEKOrekin, Amurrio Hiribilduko Familia Elkartearen eskutik.
14:00 Atzoko Gazteentzako ANAITASUN BAZKARIA Udal Pilotalekuan.
14:00 HAURRENTZAKO BAZKARIA, PAELLA, udal parkean, herriko sukaldari, Aurreraka eta Amurrioko Eskaut taldearen laguntzarekin.
16:00 DANTZALDIA RIVER TALDEAREKIN, Larrinaga kaleko oinezkoen gunean.
16:00-18:00 JOLAS TRADIZIONALAK ETA HERRI KIROLEN GINKANA, udal parkean.
18:00 ZUMBA KIDS, udal parkean.
19:30 Buruhandien irteera
19:30 TXISTULARIEN KONTZERTUA, San Anton plazan, Musika Eskolaren Txistu Sailak eta Txistuzaleak ekimenak antolatuta.
20:30 BERTSO-SAIOA, udal parkean, Aiara Eskualdeko Bertso Eskolak (AIEBE) antolatuta.
21:30-24:00 BERBENA RIVER taldearekin, Larrinagako oinezkoen gunean.
23:30 KONTZERTUA MUSKHUM, ASTARTE ETA THE MONKEY PAINTERS taldeekin, Juan Urrutia plazan.
ABUZTUAK 14, ASTELEHENA. KOADRILEN EGUNA
09:30 VIII. MARMITAKO LEHIAKETA, Juan Urrutia plazan, Amurrioko SU-GOZOTAN gastronomia elkarteak antolatuta.
10:00 BASERRIKO PRODUKTUEN ERAKUSKETA ETA LEHIAKETA, Juan Urrutia plazan.
11:00 Musika animazioa, trikitixarekin.
11.00-14:00 Udal parkean HAUR-PARKEA, Lego ludoteka, gaztelu puzgarriak: txirrista txikia, Noeren kutxa, abentura anitza, oztopoak, Guaypaut, Igel labainkorra, zezen mekanikoa, jolasgunea, zurezko jolasak (10 jolas erraldoi) eta ate puzgarria. Euria eginez gero, Matias Landaburun izango da.
11:30 “AMURRIO HIRIBILDUA” PILOTA TXAPELKETAko finalak, Udal Pilotalekuan.
12:30 HAURRENTZAKO TAILERRA: pintxo hotzak udal parkean.
13.00 TRIKIPOTEOA KUADRILLEKIN. Abiapuntua: kiosko ondoan.
13:00 Marmitako Lehiaketako KAZOLEN AURKEZPENA.
13:00 ZIZA DASTAKETA, Arriola Mikologia Elkartearen eskutik, Juan Urrutia plazan.
14:00 MARMITAKO LEHIAKETAREN Sari Banaketa, Juan Urrutia plazan.
14:00 Baserriko Produktuen lehiaketako SARI BANAKETA, Juan Urrutia plazan.
15:00 KUADRILLEN BAZKARIA, Matias Landaburuko kiroldegian.
17:30-19:30 JOLASAK, Matias Landaburun, kuadrillek antolatuta.
19:30 Andre Mariaren parrokian, LORE ESKAINTZA Jasokundeko Andre Mariari, Amurrioko Zaindariari.
20:00 ODOLOSTEAK, San Anton plazan. 1,50 €/ogitartekoa.
20:00 KALE IKUSKIZUNA; instalazio artístiko barregarria eta disziplina anitzekoa, “MANNEKEN PIS” Elexondoko oinezkoen gunean (30´).
20:00 PROFESIONALEN PILOTA PARTIDUA, udal pilotalekuan.
18 urtetik beherakoen Finala
XALA–IRIARTE/ GUERRERO-APRAIZ
21:00-23:00 I. DJ GAUA, BAK Produkzioen eskutik, Larrinagako oinezkoen gunean.
21:00-24:00 Indarkeria sexistarik gabeko gunea, EMAGIN Euskal Herriko Bilgune Feministareren eskutik, Larrinaga kalean.
22:30 KALE IKUSKIZUNA; instalazio artistiko barregarria eta disziplina anitzekoa, “MANNEKEN PIS” Elexondoko oinezkoen gunean (30´).
23:00 Kontzertu handia, ETENIK EZ eta SUTAGAR taldeekin, Juan Urrutia plazan.
00:30 ALKOHOL TASA NEURTZEKO KANPAINA, Larrinaga kalean.
02:00 I. DJ GAUA, musika, lehiketa eta opariak Larrinagako oinezkoen gunean.
ABUZTUAK 15, ASTEARTEA. AMA BIRJINAREN EGUNA
10:00 KANPAI-IRAULKETA eta suziriak botako dira jaia iragartzeko.
10:00 TXIRRINDULARITZA SARI NAGUSIA, LXIV. AIARA ZIRKUITUA, elite eta Sub23 mailak, ARABAKO TXAPELKETA eta “Daniel Albizuaren omenezko lasterketa”.
10:30 DIANAK, trikitixekin.
10:45 Udalbatza, MARIAKA eta MARIGABON erraldoi bikotea, gaiteroak eta trikitilariak Andre Mariaren elizara abiatuko dira.
11:00 MEZA NAGUSIA Andra Mariaren Parrokian. Irteeran ohorezko AURRESKUA.
12:30 Kalejira, Amurrioko ERRALDOIEKIN ETA BURUHANDIEKIN.
12:30 Agintariei eta jaietako partaideei harrera ekitaldia, Udaletxean.
12:30 “JAZZ & FUSION MUSIK” musika giroa, BRAzzTET MV Brass Bandarekin, Larrinagako kalean eta erdiguneko kaleetan.
13:00 HERRI KIROLAK, Elexondoko oinezkoen gunean, Euskal Herriko Ingude Txapelketa (18 kiloko ingudea) eta harri-jasotzearen erakustaldia.
13:00 Txirrindulari lasterketako sari banaketa.
19:30 EUSKAL DANTZEN ERAKUSTALDIA, Aiara Dantza Taldearekin Juan Urrutia plazan.
22:30 FOLK KONTZERTUA, IÑAKI PLAZA & BAND taldearekin.
24:00 BERBENA, JOSELU ANAIAK taldearekin, Larrinagako oinezkoen aldean
ABUZTUAK 16, ASTEAZKENA. SAN ROKE
08:30-15:00 San Rokeko zelaietara joateko eta bueltatzeko doako autobusa. Autobusa gasolindegitik irtengo da, ordu erditik ordu erdira. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose eliza. San Roketik azken irteera, 14:30ean.
10:00 Andre Mariaren elizatik, SANTUAREN IGOERA San Rokeren baselizaraino, Santa Vera Cruz Kofradiak antolatuta.
10:30 GANADU ERAKUSKETA, DONE ERROKEREN AZOKA 2017.
11:00 MUSIKA ANIMAZIOA, Trikitixarekin, San Rokeko zelaietan.
11:30 San Rokeko zelaian, MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin.
12:30 AURRESKU ETA JOTEN LII. TXAPELKETA, Aiara Dantza Taldeak antolatuta.
19:00-22:00 TIRAGOMA TXAPELKETA, Bizkaiko Tiragoma Elkarteak antolatuta, Frontoi kalean, adin guztietarako.
20:00 DANTZA IKUSKIZUNA, “ITSASLAPURRAK”, Haatik konpainiarekin, Juan Urrutia plazan.
22:00 KALE ANIMAZIOA eta kalejira, elizatik Aldai kaleraino, Bilboko SAMA-SIKU fanfarrearekin.
22:15 KARROZA DESFILEA kuadrillen eskutik, MARIAKA ETA MARIGABON erraldoi bikotearen laguntzaz. Ibilbidea: elizako birigilgunetik Aldai kaleraino, gasolindegiraino.
23:00 BERBENA, INGO AL DEU taldearekin, Juan Urrutia plazan.
01:00 KARROZA LEHIAKETAREN sari banaketa, Juan Urrutia plazan.
Berbenaren ostean, DJ RUBA, Juan Urrutia plazan.
ABUZTUAK 17, OSTEGUNA. SAN ROKEREN ERREPIKAPENA
10:00-15:30 eta 17:00-19:30, San Rokeko zelaietara joateko eta bueltatzeko doako autobusa. Autobusa gasolindegitik irtengo da, ordu erditik ordu erdira. Geralekuak: elizako biribilgunea eta San Jose Eliza. San Roketik azken irteerak 15:00etan eta 19:00etan.
09:00 XLI. PIL-PIL ERAKO BAKAILAO LEHIAKETAn eta XVIII. PATATA-TORTILLA LEHIAKETAn parte hartzeko IZEN-EMATEA, Mendiko Lagunak Taldeak antolatuta, San Roken.
10:00 BAKAILAOA PIL PIL ERARA prestatzeko ikastaroa, 10-15 urteko gazteentzat, San Roken. Izen-ematea, Udaletxean.
11:30 MEZA NAGUSIA, Mariaka Abesbatzarekin, San Rokeko zelaian.
12:30 Patata-tortillen aurkezpena.
13:00 Bakailao lehiaketako kazolen aurkezpena.
14.30 Pil-pil erako bakailao eta patata-tortilla lehiaketetako SARI BANAKETA.
14:30 ANAITASUN BAZKARIA, HERRIKO SUKALDARI HOBERENEN ESKUTIK. Bazkaria: 1,50 €.
16:00 ERROMERIA, “OROTS” taldearekin, San Rokeko zelaietan.
19:00 FUTBOL-PARTIDUA, JOSE NEGRETE 3. TROFEOA, 3. mailako AMURRIO eta ALAVES B taldeen artean, Basarteko futbol-zelaian, Amurrio Klubak antolatuta. Doako sarrera.
20:00 FUNBOX FACTORY Ikuskizuna, Trialsin erakustaldia eta DirtJump, bizikletekin salto eta akrobazioak airean, Urrutia Jauregiko landako oinezkoen gunean, eliza ondoan.
21:45 DANTZA PLAZA, PATXI PEREZ ETA KONPANIA, Juan Urrutia plazan.
23:30 IGUARRAKOAREN AGURRA EGITEKO DESFILEA, Andre Mariaren elizatik Juan Urrutia plazaraino, beltzez jantzitako auzokideen parte hartzeaz. Anima zaitez!
24:00 2017ko HERRIKO JAIETAKO AMAIERA hurrengo urtera arteko IGUARRAKOAREN ITZULERAREKIN. Bengalak banatu eta bateria piroteknikoak botako dira.