Itxi

Herriak eta Hiriak

Dendak

Gasteizko Udalari posible iruditzen zaio lokalak pilatuko dituen proiektua

Agentziak | Erredakzioa

Jose Mari Uriarteren egitasmoa erdigunea indartzeko aukera ona izango dela azpimarratu dute Udaleko ordezkariek.

1:29

Itziar Gonzalo (EAJ) Gasteizko Hirigintza zinegotziak gaur nabarmendu duenez, Jose Mari Uriarte enpresaria prestatzen ari den proiektua "oso interesgarria" izan daiteke bertako dendentzat, "erdigunea indartzen" lagunduko duelako.

Araba Generala, Dato eta San Prudentzio kaleetako etxadian egin nahi duten operazio komertzialaren inguruan Udalak dituen datuen inguruko galdera egin dio gaur Irabazik Gonzalori Hirigintza batzordean. Behin-betiko proiektua lehenbailehen aurkeztea eskatu dio "etxadiarean diseinua argiago" edukitzeko.

Joan den astean izan zuten azken bilera enpresariarekin. Urtarrilaren 24ean barruko eraikinak behera botatzeko baimena eskatu zuen Hirigintza sailean.

Araba Generala kaleko Garaje Alava instalazioetarako eskatu dute baimena. Dena den, Urteim sustatzaileak hogeita hamar bat jabetza ditu etxadi horretan eta behe-solairuko eremua egokitu nahi du, "espazio handiak behar dituzten markentzat". Bestalde, Gonzalok azaldu duenez, bertako merkataritzarako "denda txiki eta ertainak" ere aurreikusi dituzte proiektuan.