Herriak eta Hiriak
Jaiak
Iruñeko Alde Zaharreko Inauteriak ostiralean hasiko dira, Mari Trapuren pregoiarekin
eitb.eus
Asteburua jai giroan murgilduta ospatu ostean, astelehenean, otsailaren 12an, Mari Trapu erreta amaituko dira festak.
Iruñeko Alde Zaharra prest dago ostiraletik aurrera Inauteriei ongietorria egiteko, asteburuan Kaldereroek etorrera ospatu ostean.
Ospakizunak ostiralean abiatuko dira, otsailaren 9an, 17:30ean, Katakraken antolatutako herri-txistorrada eta txokolatadarekin.
Ostiraleko ekitaldi nagusia Mari Trapuren pregoia izango da, 19:00etan, Navarrerian. Leku berean antzeztuko dute Inauterietako pertsonaia nagusiaren historia.
Otsailaren 9a, ostirala
17:30 Txistorra eta txokolate jatea Katakraken
18:30 Joaldun Herrikoiak Aizpiltze Elkartetik (Jarauta) Navarreria plazaraino
19:00 Mari Trapuren pregoia Navarreria plazan. Auzoko trikitilariekin animazioa
19:30 Kalejira Navarreriatik. Mercaderes, San Saturnino eta Jarautan barrena. Geldialdia Piparrikan "Lurraren esnatzea" ospatzeko. Kalejira Jarauta-San Lorentzo-Sanduandia-Descalzoseko bidegurutzean bukatuko da. Fanfarrez lagunduta Euskal Herriko mozorroak
20:00 Moxaurreak
20:30 Jarauta-San Lorentzo-Sanduandia-Descalzoseko bidegurutzean pikatzeko txorizoa
21:00 "Lapiku-txiki" jantokiaren inaugurazioa Gaztetxean. Txartelak Herriko Tabernan eta Gaztetxean 5 euroan salgai
21:30 "Legeak Erre" taldearekin kontzertua eta DJ Reimy Terminalen
Otsailaren 10a, larunbata
10:30 Hamarretakoa Irrintzi elkartean
11:00 Txokolate jana Navarreria plazan
11:30 Haurrentzako Puska biltza Muthiko eta Ortzadar taldeen fanfarreek lagundurik. Navarreriatik hasita, Mañueta, Azoka, Santo Domingo, Udal Plaza, San Saturnino, Nagusia eta Eslaba kaleetan barena, San Frantzisko plazaraino. Bertan auzoko txikiek dantzatuko dute
12:00 Txokolate edatea La Unica elkartean
12:00 Iruñean Kantuz. Gure karrikak animatuko dituzte, Mercaderestik hasita
12:30 Filmen osagarri tailerra La Unica Elkartean
12:30 Erronda musikala auzoko kaleetan Irrintzitik abiatuta
13:00 POnTE FRITO Burgesa La Unica Elkartean
13:00 Poteo kalejira HIESaren aurkako Batzorde Hiritarra, Zabaldi, Auzoenea eta Gaztetxearen artean
13:15 Bermuteoa Jarautan. Neskak mutil itxuran eta mutilak neska itxuran
15:00 Bazkaria Irrintzi Peñan
15:00 Bokata jatea Jarauta kalean
15:00 Bazkari herrikoia Iruñeko Algara elkartean. Txartelak Zabaldin (Navarreria plazan) eta Auzoenean (Aldapa kalean) salgai 12 eurotan, txikientzako 6 eurotan.
16:30 Musika Irrintzi elkartean
18:00 Kalejira: Burguak zeharkatuz! Kalejira Redin kaletik, Karmen, Navarreria, Caldereria, Xabier kalea, Estafeta, Mercaderes, Udal Plaza, San Saturnino, Jarauta eta buelta Navarreria plazaraino. Amaiera ustekabea Gaztetxe eta Zabaldiren eskutik. Kalejira ostean Gaztetxea kantautorea
23:00 The Ladj’s & Monikrak Selectora Zabaldin
23:30 Dantzaldia Iruñeko Algara (Bullicio) Peñan (Karmen, 22). Lutziano Txow
Otsailaren 12, astelehena
17:30 Askaria puska-biltzan jasotakoarekin, Mañuetako frontoian
19:00 Zitalaren ibilbidea Navarreriatik, auzoko trikitilariekin eta Haizeberri gaiteroekin, kalejiran, Mercaderes, Udal Plaza, San Saturnino eta Jarautan barrena, Santa Ana Plazaraino. Salda beroa banatuko da, su ikuskizunarekin