Itxi

Herriak eta Hiriak

Nafarroa

Espedientea ireki diote Iruñeko taberna bati gehienezko edukiera gainditzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

203 pertsona zeuden barruan gehienez 88 hartu ahal dituen taberna batean, tartean, bi adingabe alkohola edaten. Horregatik ere espedientea zabaldu diote lokalari.

Iruñeko Udaltzaingoaren Herritarren Segurtasunerako agenteek bi espediente zabaldu dizkiote Alde Zaharreko taberna bati gehienezko edukiera gainditzeagatik eta adingabeei alkohola zerbitzatzeagatik.

Edukieraren inguruan egin ohi dituzten kontrolen barruan, 88 pertsona har zitzakeen taberna batean 203 zeudela egiaztatu zuten agenteek. Gainera, bi adingabe zeuden alkohola edaten. Hala, bi espediente ireki zizkioten tabernako jabeari: bata, gehienezko edukiera gainditzeagatik, eta bestea, adin txikikoei alkohola saltzeagatik.