Itxi

Herriak eta Hiriak

Filatelia

Correosek Guggenheim Bilbao Museoari eskainitako zigilua atera du

agentziak | erredakzioa

'Museoak' bildumaren “Premium” edizioaren parte da, eta 228.000 ale jarriko dituzte salmentan.

  • Guggenheim museoari egindako zigilua. Argazkia: Correos.es.

    Guggenheim museoari egindako zigilua. Argazkia: Correos.es.

Correos posta zerbitzua eskaintzen duen enpresak zigilu berria gehitu du 'Museoak' bilduman. Oraingoan, Bilboko Guggenheim museoari tinbre propioa eskainiz. “Premium” edizioa osatuko duten zigiluetako bat izango da, eta, orotara, 228.000 ale jarriko dituzte salgai.

Zigiluak museoaren perspektiba bat erakusten du, itsasadarra, Salbeko zubia eta “Ama” Louise Bourgoiseren eskultura ondoan dituela, eta 0,65 euroko prezioa izango du.

“Premium” edizioa bildumagileei zuzenduta dago, seriea 12 zigiluk osatzen dute, Frank Gehryk diseinatutako museoaren atriotik dagoen ikuspegia tartean, eta azalpen batzuk jasotzen dituen testu bat, sartzeko txartelaren erreprodukzioa eta Correosen eta Guggenheim Bilbao Museoaren logotipoak jasotzen ditu.