Itxi

Herriak eta Hiriak

Bermeo

Gizon bat helikopteroz erreskatatu dute Gaztelugatxen

Agentziak | Erredakzioa

San Joan baseliza bisitatzeko 241 eskailerak igo ostean ondoezik aurkitu da gizonezkoa. Gurutzetako Ospitalera eraman dute.

Ondoezik aurkitu den gizon bat helikopteroz erreskatatu behar izan dute astelehen honetan Gaztelugatxen, Bermeon (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

15:30ak aldera, larrialdi zerbitzuak dei bat jaso du, Gaztelugatxeko San Joan baseliza bisitatzeko 241 eskailerak igo dituen gizonezko bat ondoezik aurkitzen zela ohartaraziz. Hori dela eta, lekura Ertzaintzako patruila bat eta medikuak hurbildu dira.

Gizonezkoa artatzeko, helikoptero baten beharra ikusi dute medikuek eta, arrazoi horregatik, San Joan baselizan zeuden turistei urruntzeko eskatu diete. Hala, helikopteroan Gurutzetako Ospitalera eraman dute.