Itxi

Herriak eta Hiriak

Gipuzkoa

A-8 autobidea itxiko dute gaur gauean, Elgoibar parean

Agentziak | Erredakzioa

Hainbat puntutan egiten ari diren lanengatik egingo dituzte errei-mozketa horiek. Besteak beste, bide-zorua berritzeko aprobetxatuko dute.

Ostegun gau honetan A-8 autobidea itxiko dute, 21:00etatik 05:00ak arte, Elgoibar parean, Bilboko noranzkoan. Bidegik jakinarazi duenez, hainbat puntutan egiten ari diren lanengatik egingo dituzte errei-mozketa horiek. Besteak beste, bide-zorua berritzeko aprobetxatuko dute.

Gipuzkoako azpiegituren agentziak ohar baten bidez azaldu duenez, bitarte horretan Bilbora hurbiltzeko asmoa dutenek 64. irteera hartu beharko dute, Elgoibarren, eta N-634 errepidetik Eibarreraino jarraitu. Puntu horretatik aurrera, A-8 autobidetik jarraitzeko aukera izango dute.