Itxi

Herriak eta Hiriak

Lan-istripua

Langile bat zauritu da Iruñean, deskarga elektrikoa jasota

eitb.eus

Deskarga jaso ostean, lanean ari zen eskaileratik lurrera erori da. Istripua Paulino Caballero kalean gertatu da.

  • Suhiltzaileek zauritutako langilea artatzen dute

    Lan-istripua Iruñean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Langile bat zauritu da Iruñean deskarga elektriko bat jaso eta lanean ari zen eskaileratik lurrera erorita, Nafarroako suhiltzaileek Twitterren zabaldu dutenez.

Lan-istripua Paulino Caballero kaleko eraikin baten etxartean gertatu da, eitb.eus-ek jakin ahal izan duenez.

Langilea anbulantzian eraman dute Nafarroako Ospitalera.