Itxi

Herriak eta Hiriak

Sutea

Hamaika edukiontzi erre dituzte Bilboko hiru kaletan

EITB.EUS

Gertakaria Deustu auzoko hiru kaletan jazo da, 05:00ak aldera, eta bi lagun identifikatu dituzte. Garrek kalteak egin dituzte edukiontzien ondoan zeuden lau ibilgailutan.

  • Blas de Otero kalean erretako edukiontzietako bi.

    Blas de Otero kalean erretako edukiontzietako bi. Argazkia: Iker Salgado

Hainbat edukiontzi erre dituzte bart Bilboko hiru kaletan, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Bilboko Udaleko iturriek zehaztu dutenez, 11 izan dira erretako edukiontziak.

Zehazki, Deustu auzoko Blas de Otero, Agirre lehendakaria eta Pio X.a kaleetako edukiontzi batzuk erre dituzte, 05:00ak aldera.

Bilboko Udaltzaingoak bi pertsona identifikatu ditu gertakari horiekin zerikusia dutelakoan.

Bilboko suhiltzaileek 20 bat minutuan amatatu dute sua, baina garrek kalteak egin dituzte inguruan aparkatuta zeuden lau autotan.

DEUSTU EDUKIONTZIAK EITB

Edukiontzi berriak jarri dituzte goizean goiz, Blas de Otero kalean. Argazkia: eitb.eus