Sanferminak
Sanferminetan
Erredakzioa
Iruindarra gaztearen bikotekideari sexu-abusuak egiten saiatu zen, bikotea kaletik paseoan zebilela emakumezkoarengana hurbildu ondoren, auto judizialaren arabera.
41 urteko iruindar bat kolpatu zuen Z.R.B. 24 urteko estatubatuarrari pasaportea itzuli dio epaileak, eta horren aurka hartutako behin-behineko neurri guztiak bertan behera utzi ditu, Diario de Navarra egunkariak jakitera eman duenez.
Iruindarra gaztearen bikotekideari sexu-abusuak egiten saiatu zen, bikotea kaletik paseoan zebilela emakumezkoarengana hurbildu ondoren, auto judizialaren arabera. Une horretan, gazteak Iruñeko bizilagunari kolpe bat eman zion, irundarra lurrera erori zen eta buruan kolpea hartu zuen.
Kolpearen ondorioz, iruindarra "eragindako koma-egoeran dago, egoera kritikoan", ebakuntza egin eta gero.
Gazteari pasaportea itzultzea erabaki du epaileak, eta, hortaz, Estatutik joan ahal izango da bere ikasketekin jarraitu ahal izateko. Hala ere, non bizi den esan beharko dio epaitegiari. Estatubatuarrak 12.000 euro eman ditu, "balizko erantzukizunak" ordaindu ahal izateko.
Epaileak baloratu egin du gazteak 12.000 euro horiek eman izana eta epaitegira astean birritan joan izana.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa