cerrar buscador

21:30

Sanferminak

Zezenketen kontrako protesta

Gizon bat atxilotu dute zezen-plazara jauzi egiteagatik

Astelehen honetako sanferminetako korridan zezen-plazara jauzi egin duen gizon bat atxilotu dute foruzainek. Zezenketen aurkako mezu bat zeraman idatzita gorputzean.

  • Zezenketen aurkako protesta. Argazkia: EFE

    Atxilotutako gizonak zezen-plazara jauzi egin dun unea. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Foruzainek gizon bat atxilotu dute astelehen honetan sanferminetako korridan Iruñeako zezen-plazara jauzi egiteagatik. Atxilotuak zezenketen aurkako mezu bat zeraman idatzita gorputzean.

Juan Jose Padilla lehen zezena toreatzen zebilenean egin du jauzi atxilotutako gizonak. Padillaren kuadrilakoek, foruzain batekin batera, gizona harrapatzea lortu eta zezen-plazatik atera dute. Gizona komisariara eraman dute. Ziur aski isun bat jarri eta espedientea irekiko diote.

irekiko diote.

Iruzkinak