eitb.eus orrialdera linka
Hiru3-ko homera linka

3kluba

ZOZKETA

Marraztu loreontzia eta irabazi "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta!

EITB Media

Aste honetan, margolan erronka onartu behar duzu. Atera argazkia egindakoari eta igo webgunera. "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta irabaz dezakezu. Animatu eta parte hartu!

  • Argi

    Argi

"Argiren erronka" lehiaketa jarri du martxan 3 klubak, klubeko bazkideak lanean jartzeko! "3 Ene Kantak" saioaren "Zuk zeuk egin" atalean, besteak beste, eskulanak, esperimentuak eta marrazkiak egongo dira astero. Argi astero saiatuko da jarduera bat egiten, eta, egun horretan bertan, erronka joko dizu aste horretako lana hobetu dezazun.

Aste honetan, margolan erronka onartu beharko duzu. Tanke itxurako loreontzia marraztu du Belatzek "Zuk zeuk egin" atalean. Argik ere marraztu du berea, eta zeurea egitera animatu zaitu!

Argik erronka bota dizu, eta orain zure txanda da! Belatzen bideoan dituzu jarraitu beharreko pausoak. Marraztu zure loreontzia eta atera argazkia. Ondoren, "3 Ene Kantak" atariko "Bereziak" orrira jo; hor duzu zeuk egindakoaren argazkia igotzeko aukera. Parte hartzen duzuen guztion artean, "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatuko dugu astero. Animatu eta parte hartu!

Gogoratu parte hartzeko beharrezkoa dela 3 klubeko kide izatea. Oraindik ez bazara bazkide, egon lasai, oso erraza da eta! Kideentzako guneko "kide egin" atalean sartu, eta bertan eskatzen dizkizuten datuak eman behar dituzu.

Txokolatezko donuten erronkaren irabazlea

Joan den astean, sukaldaritza erronka bota zuen Argik. 3 klubeko kideek onartu egin zuten desafioa, eta "3 Ene Kantak" saioaren kamiseta zozkatu dugu parte-hartzaileen arteanHodei Ansola izan da irabazlea. Zorionak!