Itxi

prentsa oharrak

Elkarrizketa enztun hemen!

Itxaro Mentxaka mezzosopranoa, "Aperitifa" saioan egon da

O.A.

Euskadi Irratia

Abeslari lekeitiarrak Ni fu Ni fa sostenido haurrei zuzendudako obra estreinatu berri du.

Itxaro Mentxaka izango da astearte honetako gonbidatua Mailu Odriozolak gidatutako "Aperitifa" irratsaioan. Mezzosoprano lekeitiarra herriko Itxas-soinua abesbatzarekin hasi zen abesten, bertan bakarlari bezala ere aritu zelarik. Bordeleko kontserbatorioan kantu ikasketak egin zituen eta gero Valentziarako bidea hartu zuen; bertan, Carmen Martinez Lunaren ikaslea izan zen. Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin edota Donostiako Orfeoiarekin hasi eta nazioarteko hainbat eta hainbat orkestrarekin abestu du Itxarok: Danimarka, Errusia, Eskozia, Paris...Xirula magikoa eta Madame Butterfly kantatu ditu Bartzelonako Lizeoan, eta Traviata, Elektra edota On Kixote Madrilgo Teatro Real antzokian. Carmen operan ere parte hartu zuen, Donostiako Hamabostaldian, 2008an. Gaur egun Ni fu, ni fa sostenido haurrei zuzendutako obran dabil.