Itxi

prentsa oharrak

Goizeko 11etan

Astelehenean, "Faktoria"n, Patxi de la Fuenteri elkarrizketa

X.L.

Euskadi Irratia

Mbolo Moye Doole etorkinen eskubideen aldeko plataformako kidea da.

Astelehenean Mbolo Moye Doole etorkinen eskubideen aldeko plataformako Patxi de la Fuente elkarrizketatuko dute "Faktoria"n goizeko 11:00etan. Top mantan dabiltzanei ezartzen zaizkien zigorrei buruz hitz egingo du, besteak beste.

Horren aurretik baina, zelibatuari buruz mintzatuko dira "Albiste Faktoria"n. Eurekin izango dira Inazio Azkoaga apaiza, Xabier Andonegi erlijio zientzien goi ikasketetako arduraduna eta Jesus Mari Mujika filosofia irakasle ohia.10:00etan bestalde, Iker Galartza aktorea elkarrizketatuko dute. Poxpolo eta Mokolo pailazo bikoteko Poxpolo zen bera, Mokolo hil aurretik. Bestelako bere lanaz eta Mokoloren omenez Euskal Herriko pailazo guztiak batuko dituen omenaldia arituko dira berarekin

11:30etan, udaberrian gaudela-eta, kukuari buruz egingo dute berba "Faktoria"n.