prentsa oharrak
12:00etatik aurrera
Mariasun Pagoaga aktorea asteleheneko "Aperitifean"
O.A.
EITB
80egunean filmearen protagonistarekin berebetan izango dira saioan.
Mariasun Pagoaga aktore amateurra izan da beti. Arrasateko Doke antzerki taldearekin aritu izan da orain artean antzezle lanetan, baina pantaila handirako saltoa emateko aukera etorri zaio 80 egunean filmari esker. Bertako aktore protagonista da Mariasun Itziar Aizpuruarekin batera. Maiatzaren 21ean estreinatuko den filmari buruzko xehetasunak, bere esperientzia eta beste hainbat kontu aipatuko dizkio astelehenean Mariasun pagoagak Mailu odrizolari, eguerdiko hamabietatik aurrera Euskadi Irratiko Aperitifa saioan.

