Itxi

prentsa oharrak

Asteazken gauean

Merezi al du bizitzan ona izateak?, "Ilargipean" saioan

M.O.

Euskadi Irratia

Iritzi eta ikuspegi ezberdinak aztertuko ditu Dani Arizalak Patxi Izagirre psikologoaren laguntzaz.

Zer da pertsona ona izatea? Nola definitu genezake horrelako pertsona bat? Esate baterako, kalean diruzorro bat aurkitu eta itzuli egiten al duzu? Boluntarioa al zara? Erosketa bat egitean diru gehiago itzultzen badizute, dendariari esaten al diozu? Asteazkeneko "Ilargipean" saioan Patxi Izagirre psikologo klinikoa eta gonbidatuak izango dira beraien ikuspegiak Dani Arizalarekin partekatzeko.