prentsa oharrak
"Mezularia"
"Ur zikinak garbitzeko zizareak erabiltzen ditugu"
I.A.
eitb.com
Sistema aitzindaria da Europan. Orkatz Goenaga, Azpeitiko Ingurumen etxekoa; Jon Roteta, Alkizako alkatea eta Asier Gutierrez, VIDATEK enpresako teknikaria izan ditugu gaia aztertzeko.
Urari buruz aritdugu gaurko Eko "Mezularia"n. Nola garbitu ur zikinak?. Hiriek eta herri handiek antolatu dituzte euren araztegi sistemak, baina zer gertatzen da herri txikietan edo mendi-inguruko etxe partikularretako ur zikinekin?.
Orain arte "putzu beltzen" sistema erabili izan da, alegia, ur zikinak putzu batean bildu eta gai kimikoekin tratatzea, aldian behin, putzua hustuz. Baina urteak badoaz eta ikusten ari da sistema garestia eta askotan huts egiten duena dela. Mantenimendu handia eskatzen duena eta kutsagarria kasu askotan.
Gauzak horrela, urak garbitzeko sistema jasangarriagoak ari dira garatzen.Argibide bila jo dugu Azpeitiko Ingurugiro Etxeko Orkatz Goenagarengana.
Orkatzek azaldu dizkigun sistema hoien bidetik, bide berritzaile eta ausartetik jo du Tolosaldeko Alkizako herriak. 170 bizilagun inguru eta Europan aintzindaria den sistema jarri dute martxan: Zizareek jango dituzte hondakin organikoak, VIDATEK enpresak jartzen duen sistemaren bitartez.

