prentsa oharrak
Eguerdian
Iruñeko eta Lesakako San Fermin jaiak, asteazkeneko 'Udan Blai' saioan
A.O.
Euskadi Irratia
EITB+ egitasmoaren baitan euskal kostaldearen osasunari buruz hitz egingo dute.
San Fermin jaiek tarte zabala hartuko dute asteazken honetako "Udan... Blai!" saioan. Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatuko den San Fermin Torneoko finalaren berri emango du Iñaki Elortza lankideak. Lesaka aldera ere joko dute, zubi gaineko dantzariekin hitz egin asmoz.
Bestalde, EITB+ egitasmoaren baitan, euskal kostaldearen osasuna aztertukodute Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate Sailean Azterkosta programakudeatzen duten teknikariekin.
Amaitzeko, blues jaialdiak modan daudela dirudi. Iragan asteburuan Tolosakoa ospatu zen eta honako honetan Hondarribiakoaren txanda da. Musika moeta honek gure artean bizi duen loraldiaz hitz egingo dute bateko zein besteko antolatzaileek.

