prentsa oharrak
Euskadi Irratian
Soinu txikia Euskal Herrira noiz eta nola iritsi zen 'Trikiliklik'en
O.E.
Euskadi Irratia
'Trikiliklik'-en lehen atalean soinu txikia hartu dute mintzagai. Akordeoi diatonikoaz idatzitako lehen testuak aipatu dituzte eta musika-tresnaren berezitasunak ezagutzera eman dituzte.
XIX. mende bukaeran iritsi zen soinu txikia Euskal Herrira. Trenbidea egitera etorritako langile italiarrek ekarri zutela diote aditu batzuek. Beste batzuen irudiko, Bilboko itsas portutik sartu zen gurera trikitia. Batetik ala bestetik izan, iritsi eta urte gutxiren buruan erabat errotu zen Gipuzkoa eta Bizkaian.
Soinu txikiaren izaera diatonikoa eta bisonoroa azaltzeko, Joseba Tapia eta Juan Mari Beltranen ahotsak bildu dituzte "Trikiliklk'' saioan. Musika piezei dagokienez, oraingo eta lehengo piezekin batera, doinu katalanak ere entzun dituzte entzuleek.

